entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-10-03

Urrian hitzordu andana etxetik atera gabe!

Jazpana, Zaratafest, Aitzealdenk! Zuzenean eta Marabilli festibalak burutuko dira

Lau dira lau hilaren hile honetan Euskal Herrian izanen ditugun jaialdiak. Hasteko, Zarata Fest zaplastakoaren edizio berri bat asteburu honetan bertan, eta gero hiru eskaintza diferente, baina antzekotasun franko dituztenak, urriko gau freskoak epeltzera datozenak: Jazpana (Beasain), Aitzealdenk! Zuzenean (Azpeitia) eta Marabilli festibala (Ondarroa). Euskal taldeen parte hartzea bereizgarria da azken hiru hauetan.



X. ZARATA FEST
Urriak 6, 19:30etan, Larratxo kultur zentroa (Donostia)
Hasteko, belarriak kixkali, buruak erre eta soinu grinatsuak zabaltzeko sortu zen jaialdia daukagu. Hc, crust, punk eta beste.
Taldeak:
Diskoiraa
- Zarautz HC/Punk, AZKEN KONTZERTUA
Entropiah - Segovia ThrashCore, fin de gira europea
Derrota - Valentzia Rockin' NeoCrust
Besta - Portugal Grinding Crust
Psychofagist - Italia AvantGarde Jazz
Massgrave - Kanada Cannabis Crust
Möb 47 - Suedia, Crust/Punk
www.etengabekozarata.com



MARABILLI FESTIBALA
Urriaren 11tik 14ra (Ondarroa). AITZOL ARAMAIOren omenezko ekimena da.
Marabilli sormen festibala Aitzol Aramaio zenaren indarrarekin jaiotako egitasmo bat da eta helburua da hainbat artista Ondarroan biltzea, idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak... Eta dena bere betiko lagunek antolatua. Musikaren alorrean, hauxe  izango dugu: Rock, folk, country...
Taldeak:
Urriak 11: LURRA + MARLANGO
Urriak 12: TRIBUTE TO AITZOL (Rafa Rueda, El Deseo del Doctor, Iñigo Muguruza, Gorka Urbizu, Piztiak, Keu, Jonny Gerriwelt...)
Urriak 13: MARKOS UNZETA + RUPER ORDORIKA
Sarrerak aurretik: Ondarroako Zurru murru liburudendan eta Ondarroako Kafe Antzokian, http://www.marabilli.re/sarrerak helbidean edo Kafe Antzokiko web orrian:  http://www.kafeantzokia.com/web/eu/sarrerak/sarrerak-erosi



AITZEALDENK! ZUZENEAN
Urriak 19 eta 20. Azpeitiko Sanagustin kulturgunea. Sarrerak: 10 €.
Zuzeneko kontzertuen aldeko egitasmo honen bigarren edizioa heldu da. Oraingo hau, bi egunetako jaialdia izango da eta 6 talde izango ditugu musikaz eta bat-batekotasunaz gozatzeko, izan ere edizio honetan zuzenekoetan nabarmentzen diren taldeak izango baitira.
Taldeak:
* Urriak 19, ostirala:
MobyDick, Grises eta Anai-arrebak.
MobyDick. Eneko Burzako getxotarraren izen artistikoa da MobyDick.
Anai-arrebak. Pasai Donibaneko taldeak Bonberenearekin ateratzear diren (urriaren 18an) bederatzi kantuko disko homonimo berria aurkeztuko du.
Grises. Kontzertuak festa bihurtzen dituen Zestoako taldea.
* Urriak 20, zapatua: Ama Say, Lisabö eta DJ Makala.
Ama Say. Ortuellan (Bizkaia) 90eko hamarkadan sortutako taldea da. AEBetako rock talde alternatibo garaikideen soinu distortsioa eta melodiarako sena jorratu zuen.
Lisabö. Lisabö 1998an sortu zen, Irunen (Gipuzkoa). Tentsio eta energia eztandak, emozioa eta erraietatik ateratzen den ahotsa.
Dj Makala. Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarrak lantzen duen musika oso eklektikoa da, nahiz eta soinu bero eta tropikaletan oinarriotzen den.
* Azaroak 16, ostirala: Aitzealdenk Zuzenean erakusketa.
Herriko argazkilari batzuk jaialdian zehar argazkiak ateratzen ibiliko dira ondoren, lehenengo edizioarekin egin bezala, musikaldiaren inguruko erakusketa egiteko. Azaroaren 16an jarriko dugu, Sanagustin kulturgunean bertan. Besteak beste, parte hartuko duten argazkilarien artean daude: Xanti Rodriguez, Alberto Beloki, Borja Eizagirre, Alaitz Ruiz, Koldo Eizmendi eta Igor Froilan.
*** Webgunea: www.aitzealdenk.net
*** Sarrerak erosteko lekuak: kulturgunean bertan edo www.aitzealdenk.net eta www.sanagustinkulturgunea.net webguneetan (dagoeneko salgai).



JAZPANA FEST!

Urriak 26 eta 27. Beasain. Doan.
Jaialdi rural posmodernoaren laugarren edizioa dagoenko. Askotariko kartela, kanpoko zein Euskal Herriko taldeez osatua.
Taldeak:
Ostirala 26:
Erroma, Mutürbeltz, Lisabö, No More Lies, Dj Busbu.
Larunbata 27: Cuarto de Hora, Sumicison City Blues, Bigott, Belako, Wilhelm and the dancing animals, Obits, Aliment, Estereotypo, Deckart DJ.
http://jazpana.com
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!