Urtz taldeak talde berria osatu, disko berria atera eta zuzenekoak ematen hasiko da.
Bilboko Bira kulturgunean aurkeztu dute Zabaldu ateak izeneko diskoa, bere diskografian zortzigarrena eta proiektua berritzeko aukera eman diona Xabier Camarero abeslariari.
Dagoeneko zuzeneko musikan arituak diren taldekideak aukeratu ditu abentura honetarkao Urtzeko sortzaile eta abeslariak. Ander Hurtado de Saratxo arituko da baterian, Dani Vicentek bigarren kitarra joko du eta Jorge Sanchez izango da baxularia.
Martxoaren 22an Bilborock aretoan egingo dute Zabaldu ateak lan honen aurkezpena zuzenean.