entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-07-20

Wilcoren disko berria doan deskargatu daiteke abuztuaren 13ra arte

'Star Wars', Chicagoko seikotearen bederatzigarren lanak 11 kantu dakartza

Wilcoren disko berriaren azala. Wilcoren disko berriaren azala.
Lotura erlazionatuak
Berez, diskoa abuztuaren 21ean jarriko da salgai CD formatuan eta deskarga digitalean. Biniloan azaroaren 27an aterako da.


Wilco taldeak disko berria argitaratu berri du formatu digitalean. Abuztuaren 13ra arte doan deskargatzen ahal da www.wilcoworld.net webaren bidez. Bestalde, streaming plataforma nagusietan ere entzungai jarri dute, hala nola Spotify, Apple Music edota Deezer-en.
Jeff Tweedy eta enparauen bederatzigarren diskoa da Star Wars. 11 kantu berri dakartza. The Whole Love azken diskoa argitaratu zutenetik lau urte pasa dira. Jakingo duzuen moduan, Wilco 20. urteurrena ospatzen ari da azken boladan.

Star Wars abuztuaren 21ean jarriko da salgai CD formatuan eta deskarga digitalean. Biniloa aldiz, apur bat atzeratuko da eta azaroaren 27an aterako da. Hala ere, Wilcoren web orrian aipatutako formatu fisikoen erreserba egin daiteke jada.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.