entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

Entzun! erredakzioa 2012-06-18

Wilhelm & The Dancing Animals, doinu baikorrak mundu gaixo batentzako

Iruñeko taldeak bere debutarekin harritu du: “The War Of The Species” (Origami Records, 2012)

Wilhelm & The Dancing Animals basoan. Wilhelm & The Dancing Animals basoan.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Helen (Donostia) eta Guille (Iruñeko Antigua y Barbuda taldeko bateria jolea) dira talde berri honen erantzule nagusiak. Euren lehen diskoarekin aho bete hortz utzi dute bat baino gehiago. Bizitasun ikargarria duten bederatzi kantu dira, Urederreko iturriaren urak baino freskoagoak.

The War Of The Species (Origami Records, 2012) indie unibertsoko doinuak eta estetika dakartza. Esandakoa egia da, baina motzegia taldea deskribatzeko. Orokortasun bat baino ez da. Izan ere, Wilhelm eta bere animalia dantzariek folka, rocka, punka eta popa nahasten dute, instrumentazio eta konponketa eraginkor eta atseginean uztartua.
Hala ere, letrak ez dira beti alaiak. Inola ere ez. Edo behintzat, ez denak. Eta animalien mundua oso present dago hitzetan, nola ez.
The War Of The Species diskoa Nafarroako Montreal estudiosetan grabatua izan da. Ekoizpena Hans Krüger-ek eta taldeak berak egin dute.
Gustukoa izanen duzu talde hauek goko badituzu: Arcade Fire, Los Campesinos, Lukestar, Clap Your Hands Say Yeah!...
Aurtego sorpresa atseginetako baten aurrean gaude.


Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!