entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-01-27

Xabi Estrubellek osatu du haurrentzako "Lur gorrian barrena" disko-ipuinaren musika

Istorioen idazlea Eneko Haritza da eta ilustrazioen egilea Yoana Figueras

Lur gorrian barrenaren azala. "Lur gorrian barrena" lan fina eta dotorea da, hitz, musika eta irudiei dagokienean.
Lotura erlazionatuak
Musikari hondarribitarrak eta Eneko Haritzak (maramara*taldeko kidea) Lur gorrian barrena disko-liburua aurkeztu berri dute. Maluta argitaletxeak plazaratua, katagorri, mantagorri eta txantxangorri baten abenturak kontatzen dituzte.


Lur gorrian barrena lanean, haurrentzako kanta tradizionalak bildu eta doinu propioak jarriz osatu du disko jostaria Xabi Strubellek, gitarra akustikoaz eta musika tresna gutxi batzuez lagunduta. Abestien abiapuntu gisa, hainbat ipuin entzuteko aukera ere ematen du diskoak.
Eneko Haritzak sortu ditu ipuin horiek eta diskoarekin batera datorren liburuan jaso ditu, Strubellen jatorrizko ideian oinarrituta. Hala, Euskal Herriko hiru animalia gorriren abenturak kontatu dizkigu; alegia, katagorri baten, mantangorri baten eta txantxangorri batenak. Gainera, haurrek marrazkiak koloreztatu ahal izango dituzte. Ilustrazioa Yoana Figuerasek egin du.

 
bidali zure berria Bidali zure berria
3 urtetik 8ra

Disko-liburua 3 urtetik 8ra bitarteko umeei zuzenduta dago eta, laster, beren
kasa aritzeaz gain, tailerretan ere lantzeko aukera izango dute. Izan ere,
Strubellek eta Haritzak adin-tarte horretako umeentzako tailerrak emango
dituzte, ikastetxe eta kultur etxeetan.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.