entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-11-21

Xare, euskal kultura digitalaren azoka, burutuko da asteburu honetan Donostiako Kursaalen

Besteak beste, robotika erakustaldia, reactable mahaiarekin musika egiteko aukera, mapping emanaldia, kontzertuak eta mahai inguruak

Xare azokaren afixa. Xare azokaren afixa.
Dokumentu erlazionatuak
Lotura erlazionatuak
Informazio eta komunikazio teknologiaren (IKT deritzona) gaineko lehen euskarazko azoka egingo da azaroaren 23an eta 24an Donostiako Kursaalen. Egitaraua zabala eta askotarikoa da. Musikak, gainera, leku berezia beteko du azoka honetan. Entzun.com hantxe izanen da ere.

Xare, euskal kultura digitalaren azoka burutuko da lehen aldiz asteburu honetan Donostiako Kursaalen. IKT-ekin eta kulturarekin zerikusia duten ekitaldi, mahai inguru eta ekimen ugarien artean, Geoff Muncey-k (PIAS UK) ostiralean emanen duen hitzaldia azpimarra dezakegu: "Iraultza digitalak musikagintzan eragindako lurrikara eta irekitako bide berriak".

Bestalde, robotika erakustaldia, soinu edizio eta dj ikastaroa, reactable mahaiarekin musika egiteko aukera, Rip: a remix manifesto filmaren proiekzioa, mapping emanaldia eta asteburu osoan zehar Le Bukowski aretoan izango diren kontzertu eta DJ emanaldiak nabarmendu behar ditugu (egitarau guztia PDF dokumentuan duzue).
bidali zure berria Bidali zure berria
KONTZERTUAK BUKOWSKIN

Ostirala 12.11.23 / 20:00 / Le Bukowski (Egia kalea, 18)
iLLBiLLY HiTEC reggae, dubstep, elektro eta breakbeat
estiloak nahastuz sortu den reggae elektronikoa egiten
duen talde berlindar bat da. Zuzeneko perkusio eta
ahotsak sanpleo eta

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.