entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-10-17

Ze Esatek! taldea disko berria grabatzen ari da egunotan

Azaroaren hondarrean kaleratuko da "Rock & Ron" izenburupean

Ze Esatek! Ze Esatek! disko berria prestatzen ari da.
Ze Esatek! - Zu gabe
Elkar diskoetxeak aterako du azkenean Gipuzkoako taldearen disko berria. Rocka eta ska doinuak uztartzen dituen konboak Usurbilgo Hi-Gain estudioetan ari da atontzen berau.

Rock & Ron "zurrunbilo eztia eta festazalea" izango dela aurreratu dute diskoetxetik. Egia esateko, beren kontzertuak sekulako festak izan ohi dira, non aldarrikapena festa giroarekin nahasten den.
Denbora luzea darama taldeak agertokietan eta, urtez urte, jarraitzaileak ugaritzen joan zaizkio, eta indarrean ere irabazten joan da. Kemena, eta melazaren nahasketan oinarritzen den proposamena da.

Disko berrian, Cuba oso preset egongo da. Tituluari baino erreparatzea ez dago.

 
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.