entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-06-20

Zinc, Estricalla, Humilitate eta Mostros: elkarrekin, baina ez nahasirik

"KKLRD" izenburuko binilozko ep + komikian abesti bana sartu dute

KKLRD-ren artelana. KKLRD-ren artelana.
Bonberenea Ekintzak zigiluaren, aipatutako lau taldeen eta Josevisky marrazkilariaren elkarlanaren emaitza da lan hau, aurtengo bitixietako bat zalantzarik gabe

Guau! Zeinen pozgarria den holako ekoizpen zainduak eta txukunak gozatu ahal izatea, kontzeptu, diseinu eta musikaren aldetik eta nola eskertzen dituen musikazaleak, benetako musikazaleak. Jakin badakielako gauzak ez direla zerutik erortzen, baizik eta atzean inplikazio eta lana daudelako argitalpen txukunak egiteko.

Lehenik eta behin, 75 gramoko!!! binilo txuria da, platoan jartzeaz gain baratxuriak mozteko ere balioko lukeena. CD formatuan ere badator tokadiskosa ez dutenentzat. Bigarrenik, lau taldek parte hartu dute KKLRD honetan, punk/hardcore konstelaziokoak guztiak: Madrileko Zinc, etxeko Estricalla eta Humilitate eta Mallorca/Argentinako Mostros taldeak. Hirugarrenik, Josebiskyren komiki bat dakar eta azkenik, barruko zein kanpoko diseinua guztiz landuak eta txukunak dira.

KKLRD split EP+CD+Comic! from hodei on Vimeo.

Musikari dagokionean, esan bezala talde bakoitzak abesti banarekin parte hartzen du. A aldean Zinc eta Estricallaren hardcore punka dugu entzungai La fiebre eta Despertad y enloquecer kantuekin. B aldean berriz, Humilitate eta Mostros ditugu, Libia Champions League kantuarekin (euskaraz dagoen bakarra eta ukitu metalikoak dituena, bortitzena izateaz gain) eta Storm weaver punk rock kantuarekin, hurrenez hurren.
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Munster Records-ek 30 urte bete ditu. Zorionak!
  • Derrame Rock jaialdia Ourensen eginen da ekainaren 28 y 29an. www.festivalderramerock.com
  • EHZ festibala motorrak berotzen!!! Ekainaren 28, 29 eta 30ean Lekornen. www.ehz-festibala.eu
  • Leñoren biografia idatzi dute Kike Babasek eta Kike Turronek. Ekainaren 25ean aterako da. WWW.PAGINA-1.ES

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!