Pelikularen afixa. Karteleko argazkia: Tom Hagen.
Gaur (hilak 13, osteguna) aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian Fermin Muguruzak zuzendutako Zuloak filmaren soinu banda. Zuloak diskoak (Talka Records and films, 2012), Bonberenean grabatua, Karlos Osinaga Txapen laguntzarekin, estudioko 10 abesti eta zuzeneko beste 3 jasotzen ditu
Zuloak musika taldeko neskak ordu beteko atzerapenaz heldu dira, autopistan izandako auto istripu baten ondorioz, komunikabideen artean, eta publikoarengan orokorrean, sortu duten jakin mina areagotzeko balio izan duena. Filmari buruzko galderarik ez dute erantzun, hil honen 22an aurkeztuko dute jada Donostiko Zinemaldiaren baitan, baina balio izan digu baieztatzeko
Zuloak neskez osatutako talde bat dela eta punk rockari ematen diotela gogoz, azkenean
riot girl mugimemenduak erditu duela neska talde hau gure artera.
Zuloak beste talde batzuetan aritutako musikariez osatuta badago ere,
Fermin Muguruzaren proiektu honek, oihartzuan eta harrera ona izan du
bai musikazale zein zinemazaleen artean. Proiektuaren bultzatzaileak,
filmaren gidoigileak eta zuzendariak, etorkizun oparoa ikusten dio
taldeari, eta beste neskez osatutako euskal talde batzuk izan ditu gogoan:
Vulpess, OK Korral, Matraka eta Jaunko Barik. "Talkaren asmoa diskoak
grabatzen jarraitzea da nahiz eta, egun, nahiko jarrera suizida den,
trasmedia filosofia honekin".
TALDEKIDEAK
Tania de Sousa (2. ahotsa),
Izaskun Muruaga (1. ahotsa), eta
Ainhoa Unzueta (gitarra), Zuloak taldeko jatorrizko kideak ezagutzeko aukera izan dugu, eta beraiekin batera
Usua de la Fuente "Ursula Strong" bateria jolea –jatorrizko bateriajolea,
Naiara Goikoetxea haurdun dago–, eta
Maitane Alonso "Mai Bass" baxu jolea izan dira.
Tania eta Maitane
The Dispositives taldean aritzen dira, Izaskun Bermeoko
Lights of Eden taldean, Ainhoa
Itzalen taldean, eta Usua
Las Culebras nafar taldeko bateria jole ohia da. "Uste baino emakume gehiago dago euskal rock and rollean", esan digu Taniak.
"Ez dakigu hau nola eta noiz bukatuko den"
Arrate Rodriguez, proiektuaren sortzailea, ez da izan prentsaurrekoan, "proiektutik desmarkatu da", azaldu dute Zuloak-eko neskek. Arrate Rodriguez izan zen Ainhoa eta Izaskun gerturatu zituena proiektura eta gero, Naiara bateria jolearen fitxaketa etorri zen.
Hala ere, "taldeak aldaketa asko jasan ditu, gure artean tentsio une handiak izan dira eta, horren ondorioz proiektuak garatzen joan da", azaldu du Ainhoak. Oraingoz, filmaren soinu banda grabatu dute, baina "ez dakigu hau nola eta noiz bukatuko den", gehitu du gitarra joleak.
Hala ere, aurrera egite nahi horrek bultzatuta, bira egingo dute Euskal Herriko aretoetatik, baina baita ere izango dira Galizian, Berlinen eta Mexikon, aprobetxatuz filma bertan aurkeztuko dela.
Taniak (ahotsa), Ainhoak (gitarra) eta Usuak (bateria) zuzeneko hirukotea osatuko dute kontzertu sorta hau eskaintzeko, beraiek izango dira Zuloak.
http://zuloak.com
ZULOAK ZUZENEAN
Iraikak 27, Le Bukowski, Donostia
Irailak 28, Bonberenea, Tolosa
Urriak 4, Bilboko Kafe Antzokia
Urriak 6, Helldorado, Gasteiz
Urriak 7, Kilometroak, Andoain
Urriak 11, Siroco, Madrid
Urriak 13, Music Hall, Bartzelona
Urriak, 20, Psilocybe, Hondarribia
Urriak 21, Nafarroa Oinez, Zizur Txiki
Urriak 27, Berlin Club, Ourense
Azaroak 3, Clahs, Berlin
Azaroak 10, BEC, Bilbo
Azaroak 16, Foro Alicia, Mexiko DF
Azaroak 23, Arrasateko Gaztetxea
Azaroak 24, Ondarruko Kafe Antzokia

Argazkia: Fernando Lezaun