harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
 

 




Ruper Ordorika.

RUPER ORDORIKA, 2010eko martxoak 5, Bilboko Kafe Antzokian

Ohikoa da Ruper Ordorikak, Bilbora etortzen den bakoitzean, plaza betetzea. Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009), bere azken diskoaren aurkezpen kontzertuan hala gertatu zen berriro ere, Xabier Monasteriok, Kafe Antzokiko kideak egindako sarreratxoan esan zuen lez, “etxean jokatzen baitu” Ońatiko bakarlariak Bilboko areto honetara hurbiltzen denean.
Myriam Gartzia


Warcry taldearen kontzertuaren sarrera.

WARCRY 2009/11/06 Movie Aretoa (Aitzoain)

Azkenean! Izan ere, lau urte neramatzan asturiarrak ikusi gabe (2005eko KALAKORIKOS FESTIVALetik), eta azken urte hauetan izan duten eboluzio ikusgarria ikusita, Espainiako Heavy talderik onenetako bat bihurtu den taldea ikusteko zirrara handia neukan. Horretarako 100 Km. egin behar badira, kontxo! Egiten dira eta punto! Warcryren momentu ona frogatzeko, Leyendas Del Rock festibalean ikuslego gehien erdietsi zituen taldea izan zela esango dizuet.
Urko Ansa


...elegiré mi perdición...

BARÓN ROJO 2010/01/30 La Riviera (Madril)

Esklusiban, eta Madriletik, jatorrizko Barón Rojoren itzulera!! Heavyzale batentzat Madrilera joatea, Mekara joatea bezala da. Handik irten ziren talde guzti haiek, hango istorioek, kontzertuek… Metalaren epizentru bihurtu zuten. Madril gustatzen zait, hiri erraldoia, aukerak mila ematen dituena… rockzaleentzat aproposa. Eta madrildarrak gustatzen zaizkit, batez ere (noski) gehien identifikatzen naizen rockero eta heavyak.
Urko Ansa


Ekon. Arg: Urko.

EKONFEST (EKON + SEXTY SEXERS + ERASO! + ESTRICALLA + SHARON STONER + ANGER) 2010/1/16 Plateruena (Durango)

Gau ahaztezina (beste behin ere) Plateruenan bizi ahal izan genuena. Oraingoan, ordea, berezitasuna jaialdi batean aurrean ginela zen, eta Ekon taldearen azken kontzertuan, joan den 2009an egindako itzuleraren ondoren. Antolatzaileak, honenbestez, beraiek izan ziren. Eta egia esan ez daukagu kexatzeko batere arrazoirik, guztira 6 talde izan baitziren, zein baino zein gogotsuagoak. Nik festibal formatu hau ez nuke ukitu ere egingo: talde nagusi bat eta kalitatez jositako beste mordoxka bat, soinu paregabeko areto bat eta ordutegiak azaltzeko orduan gardentasun osoa (euskal jaialdietan hain ohikoa dugun sekretismorik gabe).
Urko Ansa


Argazkia: Urko Ansa.

W.A.S.P., 2009-12-13, Rock Star Live (Barakaldo)

Azkenik hemen genuen berriz ere, gure artean, Kaliforniako talderik arriskutsuena izan zena, 80.hamarkadako hard rockaren paradisu hartan. “Animal (Fuck like a beast)” singlea bezalako portadek Estatu Batuetako gizartea eskandalizatu zuten. Eszenan mojak bortxatu eta hiltzen zituen Blackie Lawless jauna (abeslari eta liderra), P.M.R.C. zentsura erakundeak jazartuta eta CIAk tirokatua izatetik, amerikarren burmuinetako balore guztiak eta moralaren zaintzaileen premisak hankaz gora jartzen zituen “outsider” hartatik, kristau sutsua bihurtu zela onartzera pasatu zitzaigun pertsona berbera dugu.
Urko Ansa


Dolores se llamaba Lola...

LOS SUAVES 2009/12/11 Rock Star Live (Barakaldo)

Los Suaves! Talde honegatik sentitzen dudana hitz gutxitan azaltzea zaila egiten zait. Gazteleraz egindako rockaren zutabe, jendearengana heltzeko gaitasun berezia duena, Rock urbanoaren paradigma… Eta horrela jarraitu nezake lerroak eta lerroak idatziz… Beti hor egon den lagun bat bezala, ourensetarren diskoak, urteak joan eta urteak etorri, hor izan ditugu, ia beti emaitza ezin hobeekin. Beti hor egon den lagun hori, ordea, ez da hilezkorra… eta azalduko dut.
Urko Ansa


VETIVER + FRUIT BATS

Andy Cabic-ek gidatzen duen taldeak autore abestiz osatutako emanaldia eskaini zuen Bilboko Kafe Antzokian. Hasieran folk rock doinuekin hasi zen emanaldia kontzertu rockeroan bilakatuz joan zen kantuek aurrera egin ahala.
Arkaitz Villar

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ...

 

Documento sin título

<< Martxoa 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

DANBAKA III. LEHIAKETAKO IRABAZLEEN DISKOAK JADA KALEAN

The Wet Band mutrikuarraren eta Adi Holden bergararren lanak argitaratu berri ditu Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluak. Lehenengoak Danbaka III. lehiaketako sari nagusia zein ikuslearen saria bereganatu zituen, eta bergararrek aldiz, Debagoienako talderik onena izendatu zuten.

BOB DYLAN AZKENA ROCK-EKO LARUNBATEKO KARTELBURUA IZANEN DA

Azkena Rock-eko antolakuntzak jakitera eman ditu ekainean parte hartuko duten azken artisten izenak. Bob Dylan-ekin batera, Bad Religion, The Hold Steady eta Audience eta Bronze eukaldunak arituko dira.

MUNLET IZENEKO MUNSTROA HAZI DA DISKO BERRIA ARGITARATZEKO

Mendaroko taldeak Cańón (Gaztelupeko Hotsak) izeneko disko berria argitaratuko du aurki. Anita Lady Fingers eta Ina Herr Professor jatorrizko kideei musikari berriak gehitu zaizkie (Oscar Alvarez, Arkaitz Garai eta Sergio Llanos). Emaitza, punk eta elektronikaren arteko kanoikada berri bat da.

AMPARO SÁNCHEZ “Bizitzan ez dugu presarik izan behar”

Ahots nekatu batekin agurtu nau Amparo Sánchezek telefonoan, ahots nekatua baina pozez beterikoa. 2008 arte Amaparanoiako abeslaria izan zenak Tucson-Habana lan berria kaleratu berri du, oraingo honetan bakarka. Entzun!-i eskainitako elkarrizketa honetan, argi uzten du indar handiko emakumea dela eta garapen prozesu sakonean aurkitzen dela.

 

 

 

 
     
footer