harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
 

 



BASMATTI & FRIENDS, 2008ko uztailak 12, Desi taberna (Donostia)

Tom Waits-ek berea hasten zuen momentu berean hasi zen Giorgio Basmattiren kontzertua. Lehena Donostiako Kursaaleko areto nagusian. Bigarrena Gros auzoko pasillo komertzial batean, Desi taberna eta arrandegiaren arteko pasilloan.

Basmatti eta Rafa Berrio, a ze parea, karakola eta barea.

Kontuz zutik dagonearekin, arriskutsua da!

Rafa eta Giorgio, gehiago nahi dugu!

Kontzertu sorpresa zen. Desi tabernako Gorkaren urtebetetzea ospatzeko aitzakiarekin Giogio Bassmattik mikroak eta ampli txiki batzuk pasillo erdian paratu, tabako makinaren argi indarra lapurtu eta kontzertu aretoa prest zegoen. Errioxatik etorritako Davidek egin zuen atarikoa pare bat kanturekin eta horren ostean Basmattik Pinpilipaux begi-rekin hasi zuen bere kontzertua.
Entzuleria pasillo erdian eta tabernaren kristalaren beste aldean biltzen hasi zen. Kaletik pasatzen zen hainbatek ere sartu zuen muturra gune komertzialeko erdi jaitsita zegoen hesitik. Egia guztia esan behar bada, ordurako Gorkak tabernako barra utzi eta hura anabasa alkoholikoa bihurtzeko traza guztiak zituen. Bien bitartean, gure bardoak, bere omenaldi partikularra egiten zion zendu berri den Sergio Algorari, gaztaroan ikusezinak ginen mutilei ere kantatu zigun eta ez zen Bassmatti mundu osoan (eta mundu osoan diogunean mundu osoan esan nahi dugu) ezaguna egin duen Jerome Kerviel kantua gitarra zorroan geratu. Giorgiok “putasemeak… nola gustatzen zaizkizuen singleak” oihukatzen zigun kantu amaieran. Basmattik gitarra utzi eta Haritz Elizegi eta Diego Zarrabeitiak blues pare bat kantatu zizkiguten.

Eta bat batean Rafa Berrio azaldu zen, “Lento” bere zakurraren konpainiaz. Entzuleriak berehala zerbait kantatu zezala eskatu zion. Rafa tipo lotsati eta maitagarria da. Waits-en kontzertutik errebotatuta ere hainbat lagun azaltzen hasi zen Desi taberna eta arrandegi arteko pasillora. Ordurako, gune komertzialaren pasilloa, alkohola, pizgarri eta galtzontzillo pasarela batetan bihurtua zegoen. Bertan geunden 20-30en gozamenerako Berrio jauna lagun artean sentitu zen eta gitarra eskuetan hartuta Derivarekin Harresilanda disko ederrean bildutako hainbat kantu eskaini zizkigun (La piel a tiras, Yo te sufro, Algo delicado y difícil…). Zaila da mozkor koadrila bat isil araztea…Rafa Berriok lortu zuen…No pienso bajar al centro mitikoaren doinuak entzuteko aukera izan genuen, oso ohikoa izaten ez dena. Bat batean Pete Townshead-ek Bassmatti abduzitu eta bere storm “ekaitza” gitarra lurraren kontra txikitu zuen. Hemendik aurrera gertatutakoak ez dira komunikabide publiko batean kontatzeko modukoak.
Gauzatxo bat besterik ez amaitzeko. Underground-a H&M eta Zara bezalako dendetan saltzen duten garaietan Basmatti eta lagunen kontzertua ekintza iraultzailea izan zen. Gune komertziala asaltoan hartu, okupatu eta sekulako kontzertu-festa-lagunarteko bilera ospatu genuen bertan. Norbaitek kontzertu honen inguruan astakeriaren bat kontatzen badizu… ez izan zalantzarik…egia da.
Koldo ggk


Documento sin título

IMELDA MAY + ELI ‘PAPERBOY’ REED, 2010/07/23, Sos del Rey Católico

Imelday May dublindarrak eta Eli ‘Paperboy’ Reed estatubatuarrak osatutako kartel koherenteak erakarrita gerturatu ginen Aragoiko Erdi Aroko Sos del Rey Católico herri ederrera. Aitzinako merkatuaren arkupeak, Luna Lunera jaialdiaren ezaugarri bihurtuak dagoeneko, gau fresko baina intentsu honen lekuko isilak izan ziren.

THE CULT – 2010-7-23 – Rock Star Live (Barakaldo)

Sarrera guztiak agortuak eta Rock Star aretoa leporaino zegoen. Telonerorik gabe, The Cult 21:00etan hasteko anuntziatuta zegoen, baina ia ordu beteko atzerapenarekin igo ziren Ian Astbury, Billy Duffy eta beren taldekideak oholtza gainera.

BILBAO BBK LIVE 2010, uztailak 8-9-10, Kobetamendi (Bilbo)

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiak 76.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu du hiru egunetan. Berrikuntza nagusia gehitu duten eszenatokia izan da Euskal Herriko taldeei tarte gehiago emanaz. Aurtengo edizioan rock gogorra izan da ardatz nagusia. Goazen egunez egun gertatutakoa ahal dugun hobekien agertzera.

AC/DC – 2010-6-28 – SAN MAMES FUTBOL ZELAIA (BILBO)

Azkena Rock jaialdia amaitu da, baina ez daukagu denborarik “pobre de mí” kantatzeko, ezta fisikoki errekuperatzeko ere. Astelehena da, baina Bilbon ez dirudi hala denik. Rolling Stones eta Bruce Springsteen katedraletik pasatu baziren, australiarrak ez ziren gutxiago izango, eta sarrera lortu genuen zoriondunak han ginen rock and rollaren zeremonian. Azken esaldi hau duda mudakoa izan daiteke publikoaren zati handi bat ikusi ezkero: zirkura joatea, Athletic ikustea, El Canto del Loco edo AC/DCren kontzertuetara joatea, hori guztia zaku berean sartzen duena eta duela gutxi arte anti-rockeroa zena. Heavyak gutxiengoa ginen, bai, baina beste batean hitz egingo dut horretaz.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 – (II) –

Nick “Royale” Anderssonek duela gutxi elkarrizketa batean esan duen moduan, “munduko jaialdirik onena”rekin urtero daukagun zitara ezin hutsegin genuen rockzaleok, nahita ere. Egia esan, begiak itxita erosi dezakezu urtero bonoa, hanka sartzeko beldurrik izan gabe. Ia estilo guztietako taldeak ikus ditzakezu, askotan Europan ikusteko oso zailak direnak, eta talde abangoardista hauek, undergroundekoak edo mainstreamaren parte direnak ere, guztiek osotasun bat lortzen dute: Ez ia rock and rollarekiko, baizik eta musikarekiko maitasun kolektibo bat. Talderik ezagutu gabe ere joaten denik badago. Zergatik ote? Erantzuna erreza da: Azkena Rock jaialdi bat baino gehiago da; Azkena Rock zeremonia bat da, betebehar bat eta kalitatezko kulturaren erakusleihorik onena. Azkena Rock, kontxo, pribilegio bat da. Ez dakit konturatzen garen daukagunaz. New York Dollsek beraien 2006ko diskoko izenburuan ziotena: “One day it will please us to remember even this” esango genuke desagertuko balitz. Ez dadila inoiz gertatu, please.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 - ekainak 24, 25 eta 26, Mendizabala (Gasteiz)

Gozatua hartu dugu beste behin bere izaera ongien definitua duen jaialdi rockzale honetan. Gozatua askotariko taldeak ikusi ahal izan ditugulako, gozatua horietako askoren kalitatea ikaragarria izan delako, gozatua sorpresa atseginak eraman ditugulako etxera. Imelda May, The Hives eta Chris Isaak luze gogoratuko ditugu.

 

 

 

 
     
footer