harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
 

 



AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 – (II) –

Nick “Royale” Anderssonek duela gutxi elkarrizketa batean esan duen moduan, “munduko jaialdirik onena”rekin urtero daukagun zitara ezin hutsegin genuen rockzaleok, nahita ere. Egia esan, begiak itxita erosi dezakezu urtero bonoa, hanka sartzeko beldurrik izan gabe. Ia estilo guztietako taldeak ikus ditzakezu, askotan Europan ikusteko oso zailak direnak, eta talde abangoardista hauek, undergroundekoak edo mainstreamaren parte direnak ere, guztiek osotasun bat lortzen dute: Ez ia rock and rollarekiko, baizik eta musikarekiko maitasun kolektibo bat. Talderik ezagutu gabe ere joaten denik badago. Zergatik ote? Erantzuna erreza da: Azkena Rock jaialdi bat baino gehiago da; Azkena Rock zeremonia bat da, betebehar bat eta kalitatezko kulturaren erakusleihorik onena. Azkena Rock, kontxo, pribilegio bat da. Ez dakit konturatzen garen daukagunaz. New York Dollsek beraien 2006ko diskoko izenburuan ziotena: “One day it will please us to remember even this” esango genuke desagertuko balitz. Ez dadila inoiz gertatu, please.

Airbourne. Arg: Juan G. Andrés.

Gov’t Mule. Arg: Juan G. Andrés.

Zaleak.

Giro aparta. Arg: Juan G. Andrés.

Kitty, Daisy & Lewis. Arg: Juan G. Andrés.

Bad Religion. Arg: Juan G. Andrés.

EKAINAK 24, OSTEGUNA

Arraioa, benetan zaila jarri digute ostegun honetan huts egitea. Kartela ikusi besterik ez dago. Osteguna izateko, gainera, jende piloa bildu ginen (9.000 bat pertsona!). Lehengo urtean publiko igoera izan bazen, aurten jada 2006ko mailara bueltatu garela dirudi. Ez zegok gaizki! Ikusi ahal izan nuen lehen taldea The Legendary Shack Shackers izan zen, hainbeste denboran desiratua izan nuen taldea, eta nola ez, jaialdi honi esker bete dudana. Benetan bizarroak iruditu zitzaizkidan, eta jarrera aldetik justu espero nuena baina hamar aldiz biderkatua izan zen: abeslari benetan arraroa, berak bakarrik mundua jango luke esfortzu handirik gabe. Bikaina.
The Jim Jones Revueri dagokionez, haietaz esaten zena bete zuten: gitarra zorrotzak eta musika bortitza, jarrera oldarkorra eta karisma handiko musikariekin, baina niri Jerry Lee Lewis, Chuck Berry eta Little Richarden antza gehiegi zutela iruditu zitzaidan, originaltasun gutxi zeukatela.
Kitty, Daisy & Lewisena beste apustu ausart bat da: musika guztiz retroa, 40. hamarkadako musika zoragarri hartako estilora, bi neskato eta mutil bat bere aita guitarra jolearekin, baina semeen protagonismo nabarmenaz. Honela, bateria, gitarra, teklak, musugitarra… denetik jotzen zekitela erakutsi eta adinez gaztetxoak izanagatik horrek ez zuen arazorik eman. Beste aurkikuntza bat!
The Hold Steady goi mailako beste talde bat izan zen, banda guztiaren gainetik Craig Finn abeslaria, edozein talderen ametsa, zegoelarik. Itxura rockerorik ez du, baina agian guztietan rockeroena dela esango nuke.
Gov’t Muletaz hitz egitea, musikari estralurtar batzuetaz egitea bezala da: bluesaren maisuak, azken diskoetan funkean asko sakondu dute. Zaila da hitz gutxitan azaltzea, baina aho zabalik uzten zaituzten horietakoak dira. Eta azkenik, aurten Bilbon bi show bertan behera utzi ondoren, rockaren promesa berriak, Airbourne australiarrek Euskal Herrian deskargatu zuten berriz (duela 2 urte Kobetasoniken jo zuten). Zalantzarik ez bagenuen ere, indarrez soberan daudela erakutsi ziguten berriz ere. Abeslaria eta gitarra jolea dinamita hutsa da, ezin du geldirik egon. Eta aldamioetatik gora gitarra eta guzti igotzeaz gain, garagardo latak bere buruaren kontra puskatzen ditu. Eta guztiaren gainetik, banda oso konpaktu eta gazte bat, AC/DCren miresle aitortuak. Beren bi diskoetako hit-ak eskaini zizkiguten Raise the flagetik hasita Stan up for rock’N’Roll arte. Nabarmentzekoak ere Runnin’ Wild, Diamond in the rough, Girls in black (O’Keefe andamioan gora igota) edo Born to kill.
Azken taldea, The Black Lips ez genuen hain gertutik ikusi eta horrek agian eragina izan zuen sortu zigun inpresioan, ez baikintuen asko motibatu.


EKAINAK 25, OSTIRALA

Ordutegi kontuagatik bezperan Bronze gasteiztarrak galdu bagenituen, orain The Hot Dogs eta 77’ kataluniarrekin berbera pasa zitzaigun, hurrengo egunean Audiencerekin bezala. Edonola ere, aukera ona euskal talde hauentzat, ordutegi injustua jasan bazuten ere.
El Vez izan zen ikusi genuen lehena eta aurreikuspen guztiak gainditu zituen: karisma, jaia eta eszenografia espero bagenituen, honek bikoitza eman zigun. Bukaera aldean harrapatu genuen, tartean, Kissen meddleya barne: Firehouse, Christine sixteen eta Black Diamond. Queensekoekin zai geneukanaren mokadu ona.
Imelda May beste aurkikuntza retro bat izan genuen, baina horrek ez dio originaltasuna kentzen, eta duela 60 urte egiten zen estilora egin zuen: konplexurik gabe, eszenatokia jatera. Jakina da The Damnedek ez duela hutsik egiten. Londoneko punkaren aitzindariak beti hor egongo dira bere estiloa, beren sinismenak defendatzen, urteak joan, urteak etorri. Eskertzekoa, hain justu espero genuen energia eta agresibitatea eskaini baitziguten.
Jarraian Slash zetorren bakarlari gisa. Zalantzak izan genituen arren, sorpresa handia hartu nuen bera guztiz motibatuta eta pozik ikustean, banda bikain bat osatu duela ziurtatzean. Berak behar duen jendea bildu du, sleazy eta makarra jarrera ehuneko ehunean. Abesti berriak asko gustatu zitzaizkidan, guztiz pozgarria da baina Guns’N’Rosesen klasikoak (jendeak nahi zuena) izan ziren publikoa gehien mugiarazi zutenak: Nightrain, Rocket Queen, Civil War, Sweet child O’Mine edota Paradise City.
Kissmania, egun osoan nabari izan zena, momentuaren zain egon ondoren, bere osotasunean azaldu zen. Aurpegia Kissekoak balira bezala margotutako jende mordoa zebilen, nola ez, munduko ikuskizunik onena ikusteko. Ez naiz hemen horretan luzatuko, garrantzitsuena ez baztertzeko: Musika. Abesti biziak, gordinak, indartsuak, Hard Rockaren historiako klasiko ahaztezinak. Hori gutxi balitz kanta berriak aurkeztera zetozen, bere azken Sonic Boom bikaineko hiru ordezkarirekin: showa hasi zuen Modern day Delilah, Say Yeah eta ikuslegoak ezagutzen ez zuela zirudien I’m an animal astun eta sakona. Tartean burua galtzeko moduko historikoak: Deuce, 100.000 Years, Love Gun, Black Diamond, Detroit Rock City adrenalinikoa (Whole Lotta Loveri keinu egin ziotelarik), Calling Dr. Love
Berezitasunetako bat Crazy Crazy Nights izan zen (nola ez), urte askotan jotzen ez zutena. Eta ia Heavy Metala ukitzen, I love it Loud zapaltzaile bat eta Lick it up itsaskor bat. Beth balada izan zen Eric Singer bateriaren urrezko momentua, berak kantatu zuelarik, askorentzat sakrilegioa bada ere Peter Crissek ez kantatzea. Baina gauzak horrela dira, Ace Frehley ere ez dago, eta bi (batzuentzat “iruzurgile”) musikari bikain hauekin konformatu behar dugu: Eric bera eta Tommy Thayer gitarra solista. Baina Paul Stanley eta Gene Simmons dauden bitartean, taldeak aurrera egingo du. Rock and roll All Nite izan zen amaiera perfektua bezain alaia. Pena handiz bazen ere, amaitzeko momentua iritsi zela ohartu ginen. Horrelako errepertorio batekin, sinestezina dirudi jendeak Kiss taldean irudia musikaren gainetik dagoela pentsatzea. Inork, munduko medio guztiekin ere, ez du 4 hamarkada hor goian irauten atzetik maila handiko konposizioak ez badaude. Beste behin ere “The hottest band in the world” ikusi genuen, eta zoriontsuak ginen.
Ostiral gaua ez zen oraindik amaitu, ordea, eta hasieran aipatu dudan Nicke Royaleren proposamen berria geratzen zitzaigun. Talde polita osatu du, jarrera dinamikoa eta estiloa duena, Hellacoptersen azken garaietan galdu zuen indarra errekuperatu nahian balego bezala. Atseden hartzeko ordua da orain, bihar Dylan jauna dugu zain!


EKAINAK 26, LARUNBATA

Aurreko egunetako nekearen ondorioz, ikusi nuen lehenengo kontzertua Bob Dylanena izan zen. Ño, erraz esaten da izen bat! Baina esfortzu handi bat egin behar duzu Zinnerman zaharra berriro ere ikusiko duzula sinesteko. Minnessottakoaren showa maila oso altukoa izan zen; bira honetan, gainera bizkarreko arazoak hobetu zaizkiola dirudi, pianoa utzi eta gitarra ere hartu baitzuen eskuetan, musugitarraz gain, noski! Esan bezala, edonor aho zabalik uzteko emanaldia, Estatu Batuetan dagoen banda onenetako bat atzean duela eta hamarkada mordo bat atzera egin dugunaren sentsazioa. “Arazo” bakarra, nire ikuspuntutik, hauxe da: Etxean (tokadiskosan, CDan, DVDan…) daukazun Dylan ez dela ondoren oholtzan ikusten duzuna… edo bai. Kontua da kanta guztiak goitik behera aldatzen dituela, gogoak ematen diona eginda. Noski, miresgarria eta ausarta da hori, baina askotan oso zaila egiten da kantak identifikatzea. Edonola ere, Dylanen biografia ezagutzen duen inork ez luke harritu behar guzti honetaz. Ongia eta gaizkiaren gainetik dagoela ere esango nuke, genio bat den heinean. Shelters of the Storm, Highway 61 eta, ohikoa den bezala, Like A Rolling Stone mega-klasikoak amaiera eman zion kontzertuari. “2010a izan zen Bob Dylanek Azkena Rocken jo zuen urtea” esango dugu etorkizunean, dudarik gabe.
Karpara –oholtza txikira- bueltan, Toilet Boys geneuzkan zain, ikusteko gogoa nuen beste talde bat. Poseak, jarrerak…gehiegizkoak direla pentsatzea eraman gaitzake, baina horixe da taldearen xedea. Halako revival glam-punk bat, inolako konplexurik gabe egitea, batere lotsarik eta beldurrik sentitu gabe.
Chris Isaaki buruz zer esan, jaialdi honetarako pentsatua dagoela dirudi. Bere baitan Azkena Rockeko zaleen gehiengo handi baten estiloak batzen ditu (bluesa, countrya, rockabillya), garai modernoetako crooner onenetakoa dugu eta bere ahotsak oilo ipurdia jartzen dio edonori. Zaila, oso zaila egingo zaigu bere emanaldia ahaztea. Jaialdiko 2 edo 3 onenen artean egon zen, eta norbaitek onena izan zela esaten badit, ez nintzake inola ere ezetz esatera ausartuko.
The Hives ikusteko ordua ere iritsi zen, azkenik. Eszenografia sinple batekin eta gogo biziz aunitz gauza egin daitezkeela erakutsi ziguten: gau hura azkena balitz bezala atera ziren, beste ezer inporta gabe, edonoren garunak lehertu nahian bezala. Kick-ass rock and roll!!
Azken eguneko azken taldea, baina ez horregatik gutxiago, Bad Religion, hardcore melodikoaren erregea, izan zen. Duela bost urte ere bertan izan ziren eta jada bagenekiena erakutsi ziguten: ez dute inoiz hutsik egiten. Enbidia sortarazteko moduko koherentziarekin jarraitzen dute, 3 hamarkadaren ondoren. Modak eta behin behineko presioek ez dituzte ez aldatuko, ezta gutxiago suntsituko ere. Fideltasuna eta ideiekiko leialtasunaren maisuak.

Eta honela, betebeharra eginda eta bizitako guztiagatik zoriontsu, merezitako atseden bat hartzera goaz. Bi egun baino gutxiago geratzen dira San Mamesen AC/DC ikusteko, eta hori ere (nola ez) entzun.com-en irakurri ahal izango duzue aurki. Azkena Rock ez da Azkena, aurten lehenengotakoa baizik. Eta mundu osoko rankingean lehena. Datorren urtera arte!!!
Urko Ansa

Documento sin título

IMELDA MAY + ELI ‘PAPERBOY’ REED, 2010/07/23, Sos del Rey Católico

Imelday May dublindarrak eta Eli ‘Paperboy’ Reed estatubatuarrak osatutako kartel koherenteak erakarrita gerturatu ginen Aragoiko Erdi Aroko Sos del Rey Católico herri ederrera. Aitzinako merkatuaren arkupeak, Luna Lunera jaialdiaren ezaugarri bihurtuak dagoeneko, gau fresko baina intentsu honen lekuko isilak izan ziren.

THE CULT – 2010-7-23 – Rock Star Live (Barakaldo)

Sarrera guztiak agortuak eta Rock Star aretoa leporaino zegoen. Telonerorik gabe, The Cult 21:00etan hasteko anuntziatuta zegoen, baina ia ordu beteko atzerapenarekin igo ziren Ian Astbury, Billy Duffy eta beren taldekideak oholtza gainera.

BILBAO BBK LIVE 2010, uztailak 8-9-10, Kobetamendi (Bilbo)

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiak 76.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu du hiru egunetan. Berrikuntza nagusia gehitu duten eszenatokia izan da Euskal Herriko taldeei tarte gehiago emanaz. Aurtengo edizioan rock gogorra izan da ardatz nagusia. Goazen egunez egun gertatutakoa ahal dugun hobekien agertzera.

AC/DC – 2010-6-28 – SAN MAMES FUTBOL ZELAIA (BILBO)

Azkena Rock jaialdia amaitu da, baina ez daukagu denborarik “pobre de mí” kantatzeko, ezta fisikoki errekuperatzeko ere. Astelehena da, baina Bilbon ez dirudi hala denik. Rolling Stones eta Bruce Springsteen katedraletik pasatu baziren, australiarrak ez ziren gutxiago izango, eta sarrera lortu genuen zoriondunak han ginen rock and rollaren zeremonian. Azken esaldi hau duda mudakoa izan daiteke publikoaren zati handi bat ikusi ezkero: zirkura joatea, Athletic ikustea, El Canto del Loco edo AC/DCren kontzertuetara joatea, hori guztia zaku berean sartzen duena eta duela gutxi arte anti-rockeroa zena. Heavyak gutxiengoa ginen, bai, baina beste batean hitz egingo dut horretaz.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 – (II) –

Nick “Royale” Anderssonek duela gutxi elkarrizketa batean esan duen moduan, “munduko jaialdirik onena”rekin urtero daukagun zitara ezin hutsegin genuen rockzaleok, nahita ere. Egia esan, begiak itxita erosi dezakezu urtero bonoa, hanka sartzeko beldurrik izan gabe. Ia estilo guztietako taldeak ikus ditzakezu, askotan Europan ikusteko oso zailak direnak, eta talde abangoardista hauek, undergroundekoak edo mainstreamaren parte direnak ere, guztiek osotasun bat lortzen dute: Ez ia rock and rollarekiko, baizik eta musikarekiko maitasun kolektibo bat. Talderik ezagutu gabe ere joaten denik badago. Zergatik ote? Erantzuna erreza da: Azkena Rock jaialdi bat baino gehiago da; Azkena Rock zeremonia bat da, betebehar bat eta kalitatezko kulturaren erakusleihorik onena. Azkena Rock, kontxo, pribilegio bat da. Ez dakit konturatzen garen daukagunaz. New York Dollsek beraien 2006ko diskoko izenburuan ziotena: “One day it will please us to remember even this” esango genuke desagertuko balitz. Ez dadila inoiz gertatu, please.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 - ekainak 24, 25 eta 26, Mendizabala (Gasteiz)

Gozatua hartu dugu beste behin bere izaera ongien definitua duen jaialdi rockzale honetan. Gozatua askotariko taldeak ikusi ahal izan ditugulako, gozatua horietako askoren kalitatea ikaragarria izan delako, gozatua sorpresa atseginak eraman ditugulako etxera. Imelda May, The Hives eta Chris Isaak luze gogoratuko ditugu.

 

 

 

 
     
footer