harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
 

 



THE CULT – 2010-7-23 – Rock Star Live (Barakaldo)

Sarrera guztiak agortuak eta Rock Star aretoa leporaino zegoen. Telonerorik gabe, The Cult 21:00etan hasteko anuntziatuta zegoen, baina ia ordu beteko atzerapenarekin igo ziren Ian Astbury, Billy Duffy eta beren taldekideak oholtza gainera.

Billy Duffy. Argazkia: Aritz Agirre.

Ian Astbury. Argazkia: Aritz Agirre.

Alboan agertzen zaizuen argazkian ikus dezakezuenez Ian Astburyk “look” berriarekin etorri zitzaigun, aspaldiko partez txima luzeekin eta mosketari gisako bizar eta bibote batekin, Chriss Cornellek edo azkenaldian John Garciak erabiltzen dituzten modukoak. Honetaz gain, bere forma onenean ez zen agertu, kilo batzuk irabazita emanaldian zehar nahiko nekatuta nabaritu genuen.
Bira honi beren lehen diskoaren izen berbera jarri diote, hau da, Love Tour izena. Arrazoi honexegatik disko honen interpretazio osoa espero genuen, eta gure disko kuttunetatik abesti gutxi joko zituzten beldurrarekin geunden: Electric eta batez ere Sonic Temple diskoetako abestiak.

Love diskoko abesti asko jo zituzten, baina gure zorterako beraien hasierako garaiko beste bi diskoetan ere oinarritu ziren kontzertua emateko, hau da aipatutako Electric eta Sonic Temple diskoetan. Horrela izanik, klasiko guztiak entzuteko aukera ezin hobea izan genuen, duela urte batzuk Bilbao BBK Liven emandako errepertorioaren antzekoa gertatuz.
Azken laneko abesti bakarra jo zuten eta Ceremony diskotik ere soilik bakarra hartu zuten, bukaerako bisean entzun genuena: She Sells Sanctuary.


ONGI, BAINA BIKAINTASUNETIK URRUN

The Cult-ekoak ondo ibili ziren, Billy Duffy gitarra-jolea batez ere, baina Ian Astbury aldiz, nekatu xamarra nabaritu genuen, argi eta garbi berak eman dezakeen ehuneko-ehuna eman gabe. Zati leunetan oso ondo abestu zuen. Hala ere, ahotsean indarrarekin aritu behar zuenean ez zen ailegatzen. Pena bat, bestela kontzertu handia izango bailitzateke uztailaren 23ko gabean ikusi genuena, beraien garai oparoenetan bezala duela 20 urte edo, zergatik ez, duela lau urte. Oraindik maila berberean aritzeko gai direla erakutsi ziguten, baina Rock Starren ikusitakoa ez zen bikaintasun horretara iritsi. Hala ere, ondo aritu ziren eta errepertorio ezin hobea aukeratu zuten.


Track list-a:
- Lil’ Devil
- Electric Ocean
- The Phoenix
- Rain
- Sweet Soul Sister
- Revolution
- The Witch
- I Assassin
- Edie (Ciao Baby)
- Sun King
- Nirvana
- Spiritwalker
- Rise
- Dirty Little Rockstar
- Fire Woman
- Wild Flower
- Love Removal Machine
Bis-a
- She Sells Sanctuary
Kastin

Documento sin título

IMELDA MAY + ELI ‘PAPERBOY’ REED, 2010/07/23, Sos del Rey Católico

Imelday May dublindarrak eta Eli ‘Paperboy’ Reed estatubatuarrak osatutako kartel koherenteak erakarrita gerturatu ginen Aragoiko Erdi Aroko Sos del Rey Católico herri ederrera. Aitzinako merkatuaren arkupeak, Luna Lunera jaialdiaren ezaugarri bihurtuak dagoeneko, gau fresko baina intentsu honen lekuko isilak izan ziren.

THE CULT – 2010-7-23 – Rock Star Live (Barakaldo)

Sarrera guztiak agortuak eta Rock Star aretoa leporaino zegoen. Telonerorik gabe, The Cult 21:00etan hasteko anuntziatuta zegoen, baina ia ordu beteko atzerapenarekin igo ziren Ian Astbury, Billy Duffy eta beren taldekideak oholtza gainera.

BILBAO BBK LIVE 2010, uztailak 8-9-10, Kobetamendi (Bilbo)

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiak 76.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu du hiru egunetan. Berrikuntza nagusia gehitu duten eszenatokia izan da Euskal Herriko taldeei tarte gehiago emanaz. Aurtengo edizioan rock gogorra izan da ardatz nagusia. Goazen egunez egun gertatutakoa ahal dugun hobekien agertzera.

AC/DC – 2010-6-28 – SAN MAMES FUTBOL ZELAIA (BILBO)

Azkena Rock jaialdia amaitu da, baina ez daukagu denborarik “pobre de mí” kantatzeko, ezta fisikoki errekuperatzeko ere. Astelehena da, baina Bilbon ez dirudi hala denik. Rolling Stones eta Bruce Springsteen katedraletik pasatu baziren, australiarrak ez ziren gutxiago izango, eta sarrera lortu genuen zoriondunak han ginen rock and rollaren zeremonian. Azken esaldi hau duda mudakoa izan daiteke publikoaren zati handi bat ikusi ezkero: zirkura joatea, Athletic ikustea, El Canto del Loco edo AC/DCren kontzertuetara joatea, hori guztia zaku berean sartzen duena eta duela gutxi arte anti-rockeroa zena. Heavyak gutxiengoa ginen, bai, baina beste batean hitz egingo dut horretaz.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 – (II) –

Nick “Royale” Anderssonek duela gutxi elkarrizketa batean esan duen moduan, “munduko jaialdirik onena”rekin urtero daukagun zitara ezin hutsegin genuen rockzaleok, nahita ere. Egia esan, begiak itxita erosi dezakezu urtero bonoa, hanka sartzeko beldurrik izan gabe. Ia estilo guztietako taldeak ikus ditzakezu, askotan Europan ikusteko oso zailak direnak, eta talde abangoardista hauek, undergroundekoak edo mainstreamaren parte direnak ere, guztiek osotasun bat lortzen dute: Ez ia rock and rollarekiko, baizik eta musikarekiko maitasun kolektibo bat. Talderik ezagutu gabe ere joaten denik badago. Zergatik ote? Erantzuna erreza da: Azkena Rock jaialdi bat baino gehiago da; Azkena Rock zeremonia bat da, betebehar bat eta kalitatezko kulturaren erakusleihorik onena. Azkena Rock, kontxo, pribilegio bat da. Ez dakit konturatzen garen daukagunaz. New York Dollsek beraien 2006ko diskoko izenburuan ziotena: “One day it will please us to remember even this” esango genuke desagertuko balitz. Ez dadila inoiz gertatu, please.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 - ekainak 24, 25 eta 26, Mendizabala (Gasteiz)

Gozatua hartu dugu beste behin bere izaera ongien definitua duen jaialdi rockzale honetan. Gozatua askotariko taldeak ikusi ahal izan ditugulako, gozatua horietako askoren kalitatea ikaragarria izan delako, gozatua sorpresa atseginak eraman ditugulako etxera. Imelda May, The Hives eta Chris Isaak luze gogoratuko ditugu.

 

 

 

 
     
footer