harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
 

 



MALENKONIA + UNNËA Zestoako Gaztetxea (05/02/25)

Oñatitik datozen doinu berriak ezagutzeko aukera izan genuen joan den otsailaren 25ean Zestoako gaztetxean.

.
Musikaren munduan denbora gutxi badaramate ere, zer esana eman dezaketen taldeak direla erakutsi zuten Malenkonia eta Unnëa-k. Biek ere britaniar kutsuko pop rocka lantzen dute, ohikoak ez diren instrumentuak erabiliaz: teklatua, tronpeta, biolina... (gaur egun oraindik hau esan beharra ere). Unnëa talde gaztea da, hogei urte betetzera iritsi ez diren kideek osatua. Lehen kontzertua zuten Zestoakoa, bertara inguratutako lagunek erakutsi zuten bezala. Honek giroa berotzeaz gain, taldeari ere lagundu zion, konfiantza osoz aritu baiziren hasieratik. Tronpeta, filarmonika edo pianoaz laguntzen dituzte haien doinuak. Zazpi bat abesti eskeini zituzten eta kantuek aurrera egiten zuten einean gero eta gustorago ikusten zitzaien taula gainean. Melodia erraz, erakargarri eta dotoreak dira taldearen oinarri nagusienak. Lehen kontzertu polita eskeini zuten, denborak lagunduko die beraien soinua sendotzen, bitartean kontuan hartuko ditugu eta gertutik jarraitu. Malenkonia Danbaka eta Euskadi gazteko maketa lehiaketetatik ezagutzen genituen. Garai hartan lehen kontzertuak eskeintzen ari ziren, lehen maketa aurkeztuaz. Orain sendotasuna hartu du beraien doinuak, eta argi dago gaur egun gurean lantzen diren doinu freskoenetarikoak lantzen dituztela. Eskertzen da talde batek eskenatokian horrelako segurtasuna erakustea batez ere horren hasiberria izanda. Ez dute ezer berririk asmatu, baina euskaraz horren urriak diren britaniar kutsuko pop rock giroak horren ondo eskaintzea eskertzekoa da. Maketa entzunda Coldplay edo Oasis bezalako taldeak gogorarazten badituzte ere Zestoako kontzertuan soinu propioa garatzen dihardutela erakutsi zuten.Nerearen laguntza ere izan zuten The Corrs-en "Radio" kantuaren bertsioa ere egiteko.Gaueko momentu beroenak izan ziren, kontzertu amaieran gainera jendeak eskatuta berriz atera behar izan zutelarik.
OMERO

Documento sin título

IMELDA MAY + ELI ‘PAPERBOY’ REED, 2010/07/23, Sos del Rey Católico

Imelday May dublindarrak eta Eli ‘Paperboy’ Reed estatubatuarrak osatutako kartel koherenteak erakarrita gerturatu ginen Aragoiko Erdi Aroko Sos del Rey Católico herri ederrera. Aitzinako merkatuaren arkupeak, Luna Lunera jaialdiaren ezaugarri bihurtuak dagoeneko, gau fresko baina intentsu honen lekuko isilak izan ziren.

THE CULT – 2010-7-23 – Rock Star Live (Barakaldo)

Sarrera guztiak agortuak eta Rock Star aretoa leporaino zegoen. Telonerorik gabe, The Cult 21:00etan hasteko anuntziatuta zegoen, baina ia ordu beteko atzerapenarekin igo ziren Ian Astbury, Billy Duffy eta beren taldekideak oholtza gainera.

BILBAO BBK LIVE 2010, uztailak 8-9-10, Kobetamendi (Bilbo)

Aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiak 76.000 pertsona baino gehiago biltzea lortu du hiru egunetan. Berrikuntza nagusia gehitu duten eszenatokia izan da Euskal Herriko taldeei tarte gehiago emanaz. Aurtengo edizioan rock gogorra izan da ardatz nagusia. Goazen egunez egun gertatutakoa ahal dugun hobekien agertzera.

AC/DC – 2010-6-28 – SAN MAMES FUTBOL ZELAIA (BILBO)

Azkena Rock jaialdia amaitu da, baina ez daukagu denborarik “pobre de mí” kantatzeko, ezta fisikoki errekuperatzeko ere. Astelehena da, baina Bilbon ez dirudi hala denik. Rolling Stones eta Bruce Springsteen katedraletik pasatu baziren, australiarrak ez ziren gutxiago izango, eta sarrera lortu genuen zoriondunak han ginen rock and rollaren zeremonian. Azken esaldi hau duda mudakoa izan daiteke publikoaren zati handi bat ikusi ezkero: zirkura joatea, Athletic ikustea, El Canto del Loco edo AC/DCren kontzertuetara joatea, hori guztia zaku berean sartzen duena eta duela gutxi arte anti-rockeroa zena. Heavyak gutxiengoa ginen, bai, baina beste batean hitz egingo dut horretaz.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 – (II) –

Nick “Royale” Anderssonek duela gutxi elkarrizketa batean esan duen moduan, “munduko jaialdirik onena”rekin urtero daukagun zitara ezin hutsegin genuen rockzaleok, nahita ere. Egia esan, begiak itxita erosi dezakezu urtero bonoa, hanka sartzeko beldurrik izan gabe. Ia estilo guztietako taldeak ikus ditzakezu, askotan Europan ikusteko oso zailak direnak, eta talde abangoardista hauek, undergroundekoak edo mainstreamaren parte direnak ere, guztiek osotasun bat lortzen dute: Ez ia rock and rollarekiko, baizik eta musikarekiko maitasun kolektibo bat. Talderik ezagutu gabe ere joaten denik badago. Zergatik ote? Erantzuna erreza da: Azkena Rock jaialdi bat baino gehiago da; Azkena Rock zeremonia bat da, betebehar bat eta kalitatezko kulturaren erakusleihorik onena. Azkena Rock, kontxo, pribilegio bat da. Ez dakit konturatzen garen daukagunaz. New York Dollsek beraien 2006ko diskoko izenburuan ziotena: “One day it will please us to remember even this” esango genuke desagertuko balitz. Ez dadila inoiz gertatu, please.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010 - ekainak 24, 25 eta 26, Mendizabala (Gasteiz)

Gozatua hartu dugu beste behin bere izaera ongien definitua duen jaialdi rockzale honetan. Gozatua askotariko taldeak ikusi ahal izan ditugulako, gozatua horietako askoren kalitatea ikaragarria izan delako, gozatua sorpresa atseginak eraman ditugulako etxera. Imelda May, The Hives eta Chris Isaak luze gogoratuko ditugu.

 

 

 

 
     
footer