entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Festibalak

errobiko festibala

Errobiko Festibala uztailaren erdialdean egin ohi da. Errobiko Festibalean hainbat eratako ikuskizunak ikus ditzakegu: jazz ikuskizunak, perkusioa, abestiak, dantzak eta baita arte plastikoa ere. Jaialdiaren zuzendaria, Beñat Achiary, garrantzi handikoa da jaialdi honetan haren musika eta abestiak funtsezkoak direlako. Mestizaia eta tradizioa batzen dira jaialdi honetan, tokian tokikoa eta nazioartekoa, eta bere helburu nagusia kultura desberdinen arteko zubi izatea da. Errobiko Festibalean hainbat diziplina ikus ditzakegu. Jaialdiak ireki egin nahi du, ireki eta gainerakoengana iritsi nahi du. Mestizaia eta tradizioak, edozein jatorritako tradizioak, uztartu nahi ditu. Errobiko Festibala hainbat diziplinaren arteko zubia da: abestia, dantza, poesia, arte plastikoak, eztabaidak...entzun eta ikus ditzakegu bertan eta diziplina horien zein korronte desberdinen arteko zubi izan nahi du jaialdiak.
Kontakturako

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!