Mundu honetan rock&rolla ulertzeko bi modu daude. Ospea lortu eta artistaren bizitzari ustez dagokion handitasunaz inguratu edo bizitzeko modu bat bezala ulertu. Holaxe ulertzen du hain zuzen ere After 39 taldeak: bizitzeko modu bat bezala, eta zintzotasuna, ziurtasuna, energia eta bizitzeko grina dira jotzera eta abestiak konposatzera bultzatzen dituen arrazoietako batzuk. Garajea, rock&rolla… Gitarzaletasuna, atal erritmiko indartsua eta bi abeslari. Gitarra distortsionatu eta indartsuez egindako rocka, teklatuak multzoari ematen dion 60. hamarkadako ukituaz lagunduta. Euren lehen diskoak sei abesti jasotzen ditu, egunerokotasunaren gainetik jartzen zaituztenak, larunbat gauean zaudela sinetsarazten dizutenak.
Partaideak- Isma (ahotsa)
- Raúl ‘Pollito’ (bateria)
- Fito (baxua)
- Santi (gitarra)
- Sergio ‘Chapis’ (gitarra)
- Verónica (ahotsa, koruak, gogo, rabel)
- Miguel (teklatuak)
Kontakturako
- Avenida Madariaga 22, 3ºD
Bilbao 48014
Tfno: 656730841
Fax: 0034 944477183
cronico@euskalnet.net
- cronico@euskalnet.net