entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Jardunean

Kriston

Zurekin.mp3

Egia.mp3

Trago_baten.mp3

Gaur egungo Kriston-en hastapenak 1991an kokatzen dira, oraindik 16-17 urteko gaztetxoak ginela. Orduko taldearen izena Kriston Moroie zan eta debuta 1992ko Ekainean egin genuen herriko Artza frontoian esperotako baino askozaz ere jende gehiagoren aurrean, inoiz ahaztuko ez dugun gaua izan zen. Lehen grabaketa 1994ko Maiatzean heldu zen, Bilboko Rock Studios-en jabe zen Carlos Kreator-en eskutik. Maketa ia zuzenean grabaturiko 6 abestik osatzen zuten, emaitzarekin gustura gelditu ginelarik.
Urte pare bat gehiago jarraitzea posible izan zen arren, azkenean taldea bertan behera uztea erabaki genuen. Ordea, lehengo partaideon egoera beste bat da orain eta berriro batzearen ideia sortu bezain azkar baiezkoa berehalakoa da. Taldekide berriak eta taldearen izena: Kriston.
Etapa honetako lehen kontzertua 2003ko udan eman dugu. Abestiak askoz landuagoak dira, freskotasuna gal ez dezaten saiatzen garelarik. Honen erakusgarri argiena 2004ko udan Bermeoko Bastarre Audio Records-en grabaturiko Mugak gaindituz CDa da. Xehetasunez beteriko abesti erakargarri eta indartsuak, orain arte sortu dugun hoberena da zalantzarik gabe.

Harremanetarako: 639 418 375 (Aitor) / 658 700 859 (Arkaitz) / kriston@kriston.org / www.kriston.org
Diskografia
  • Mugak gaindituz (2005)