entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Direktorioa / Taldeak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Taldeak

Jardunean

MALDAN BEHERA

rock

02_Asko_Kostata.mp3

05_Gaueko_melodiak.mp3

07_Izarra.mp3

Lehen pausoak 2007an eman arren, urte bete geroago gorpuztu zen taldea gaur egungo lau taldekideekin. Hasierako bertsioetatik kantu propioetara, eta entsegu lokaletik makina bat gaztetxe, herriko festa zein tabernetako zuzenekoetara. Kontzertuz kontzertu, taldearen abestiek indarra hartuz hasi ziren eta horrela, 2010ean maketa bat grabatu zuten Lasarteko (Araba) entsegu lokalean (taldearen myspacetik jaitsi daitekeena).

Gainera, bestelako abesti solteak ere konposatu dituzte eragile ezberdinentzako: Izarra herriko Gaztetxeri (maketako azken abestia) zein 2010. urtean egin zen Biladi Adi Palestinarako brigadak duen proiekturako abestitxo bana, non azken honek laster ikusiko duen argia. Azkenik, besteak beste, Euskal Unibertsitatearen aldeko Euskal Unibertso festa egunerako eta 2011ko Araba Euskarazerako, Plazara eta Araban bagare abestiaren bertsio bana egin dituzte hurrenez hurren.
Diskografia
  • Maldan Behera (2011)