NoDrama taldea 2002. urtean sortu zen Leioan (Bizkaia) Voodoo izenarekin. Taldeak hasieratik erabaki zuen rock doinuak melodiekin nahastu nahi zituela. Denboran aurrera, 2005. urtean Iñigo Zorrilla gitarra jotzaileak taldea uztea erabaki zuen arrazoi pertsonalengatik eta bere hutsunea Koldo Gorozikak (Iraina ohia) bete zuen. Horrela, taldeak izen berri bat hartzea adostu, NoDrama alegia, eta lehenengo diskoa prestatzen hasi ziren. 2006. urtean "Before Mind" izeneko aurre-maketa atera zuten, lan osoa grabatzen ari ziren bitartean, beraien musika hedatzeko. Azkenik, ND Studio propioetan grabaketa lanak amaitu eta "I Mind" disko luzea osatu zuten. Beren bigarren lana aldiz,
The Patient deitzen da.
Partaideak- nikola goñi (bateria)
- koldo gorozika (gitarra)
- iker llona (gitarra)
- aimar antxia (ahotsa)
- xabier altzugarai (baxua)
Diskografia- I mind (2008)
- The Patient (Coroner Records)
Kontakturako
- Ortots | burdin hotsak (Donostia, Gipuzkoa) ortots@gmail.com www.mundurat.net/ortots www.myspace
- ortots@gmail.com