Taldeak batuko zituela jakin aurretik, dagoeneko Ander eta Ibaik elkar
ezagutzen zuten. Biak, kuadrilla berekoak izanik, noizean behin geratzen
ziren elkarrekin jotzeko. 2001 urtean Alex bidea gurutzatu zitzaien,
denboraren poderioz euren arteko kimika sortuz joan zen, apurka apurka
talde baten kontzientzia hartuz eta abestiak egiteko beharra
sentituz. Laugarren baten laguntzaz aurrera egin zuten bide horretatik,
kontzertuak emanez eta abestiak eginez. Hori izan zen taldearen norabidea
2004 urterarte. Urte hau inflexio puntu bat izan zen taldearen ibilbidean,
alde batetik Natxo Liberty produktorea eta bestetik Hegoi bajistarekin
topo egin baitzuten. Momentu horretan, aurretik zuten materialaz gain,
abesti berriak konposatzeari ekin zioten, horrela 2005 urtera heltzen
gara, eskuartean 10 abesti eta zerbait egiteko gogo handiekin, tartean,
bidean, beste zenbait abesti, lanordu, ideia, istorio galdu direlarik, eta
hauek dira “inoiz kontatu ez nizkizunak”.
Partaideak- ibai alzaga moreno (gitarra)
- egoi goienetxe gurrutxaga (baxua)
- ander gorostiola agirretxu (bateria)
- alex pelaez astorkia (gitarra eta ahotsa)
Diskografia- ...inoiz kontatu ez nizkizunak... (2006)
- Arazi (2007)
- Errautsez urrats (2011)