Punk, hardcore eta rock itsasoetan igeri egiten duen talde gernikarra. Erritmo biziko kantuak egiten dituzte melodiari garrantzi handia eskainiz. Kalifornia aldeko hardcorearen tankerak hartzen dituzte euren kantuek. 2003an batu ziren eta 2004ko udan eman zuten lehen zuzenekoa. “Su emoten” da euren bigarren diskoaren izenburua.
Partaideak- remen (guitarra eta koruak)
- musa (bateria eta koruak)
- gentza (ahotsa eta baxua)
- zabala (guitarra eta koruak)
Diskografia- Sentimendu gabe (2010)
- Su emoten (2008)
- Oingoan bai! (2006)