harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 




The Life Pursuit

pop
Belle & Sebastian (Sinnamon Records)
Lotsa oro uxaturik, aldendurik, musikaren itsaso desberdinetan igeri eginez lan berriarekin itzuli zaigu Stuart Murdoch eta taldea. Dear catastrophe waitress lanean irekitako bideari segituz, aldaketa baikorrarekin segitzen dute. Anitzagoak ditugu egun, iturri desberdinetatik edaten dutela erakutsiz. Musika ororen maitalea erakarriko duen diskoa da hau, disko zoragarria. Belle and Sebastianen diskorik hoberena da If you’re feeling sinister maisulanetik. Orain, gainera, emozioa eta humorea uztartzen dira talde honen idatzietan: ezinezko amodioa, bizitza, heriotza, erlijioa eta bertzelako gaiak dira ardatz. Melodia biziekin heldu zaizkigu. Ustekabeko estiloetara jauziz. Etorkizuneko promesekin itzuli zaizkigu 2006. honetan hainbertze maite ditugun eskoziar hauek. Eta horretarako arrazoiak ditugu, Funny Little Frog kantua kasu. Behin eta berriz aditzen ari garen kantua, aspertzen ez gaituena, gainera. The life pursuit diskoa, promesa horien adibidea da. Indartsua. Luxu bat. Disko honekin merezi duten tokian ditugu: musikarat, bizitzarat, gureganat irekirik.
Hasier Larretxea

Documento sin título

Bits & pieces

San Leon • askotarikoa
"Musikak aske egingo zaitu" entzun daiteke diskoa irekitzen duen "Hysterical eyes" abestian. Bartzelonan bizi eta ingelesez abesten duen boskotea da San Leon. Erritmo tropikalak egiten dituzte, popetik rumba edo folkera doazenak.

Cañón

Munlet • punk
2008an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen Munlet-ek. Diskoa grabatzeko aukera hori aprobetxatuz Jose Lastraren Lamiña estudioan sartu ziren eskuartean dugun Cañón lana CD eta biniloan argitaratzeko.

...a por ti!

Blow Up • pop
Sentsazio gazi gozoa izan dugu diskoa entzuten bukatzerakoan. Alcala de Henareseko (Espainia) taldeak baditu asmo onak, baina azken emaitzari hankamotz deritzogu.

A Sufi And A Killer

Gonjasufi • hip-hop
Gonjasufi San Diegoko raper, abeslari, disc jockey eta yoga irakasle bat da. 1990eko hamarkadaren hasieratik, Masters of the Universe taldearen barnean batik bat, hainbat grabaketa plazaratu izan ditu baina Flying Lotus kaliforniar hip hop musikari handiaren “Los Angeles” (2008) lanean azaltzeak eman du benetan mundu mailan ezagutzera. Bultzada horren laguntzaz eta Gaslamp Killer ekoizlearen zuzendaritzaren azpian bere lehen lana plazaratu du, eta a ze lana gainera.

Inoiz baino

Jok • pop-rock
Jokin Larraza tolosarrak abiatu du Jok egitasmoa. Jokin, besteak beste, Uncle Mussels eta Ze Habil Barrabil taldeetan aritu zen 90eko hamarkadan. Aspaldi konposatu eta idatzita zeuzkan kantuak berriz ere hartu, grabatu eta Inoiz baino diskora bildu ditu.

Sensacional Soul vol.2

Frankoren diktadurapean Estatu espainiarrean egin ziren soinu dantzagarrienak dakartza Vampisoulen Sensacional Soul bildumaren bigarren bolumenak. 32 kantu dira guztira, LP edo CD bikoitzean bilduta, ohar historikoak jasotzen dituen liburuxkarekin batera.
 
     
footer