harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 




Rising mountains

Rock
Capsula (BCore disc)
Capsula eremu berrietatik abiatu da lagun zaharrekin topo egiteko. Hendrix edo Rolling Stones beraiek egindako bidea jarraituz, Capsula psikodeliara eta zarataren gordintasunera itzuli delako argitaratu berri duten luzean. Bestetik, Liliput zigilua utzi eta Bartzelonako Bcore zigilu independiente eta ezagunarekin akordioa egin dute.

Azken disko honetan, Ivan Julian (Richard Hell and The Voidoids-eko gitarra jolea) bera izan dute produkzio lanetan New Yorkeko N.Y. Hed estudioetan (Fleshtones eta Heavy Trashen azken diskoak grabatuak izan dira bertan). Capsulak eta Ivan Julianek Austineko SXW jaialdian ezagutu zuten elkar. Bilbotarrak jotzen aritu ziren martxoan jaialdi ezagun honetan eta dirudienez Ivan Julianek beraiekin lan egiteko proposatu zien.
Elkarlana ez da diskoaren produkzio lanetara murriztu, datorren urtean New Yorkeko gitarra joleak bira egingo baitu Europan eta Estatuan, eta Capsula izango du lagun bere musika talde gisa.
Disko berri honetan Capsula urrats bat haratago doa eta inoiz baino “capsulago” aurkituko duzue, psikodeliari egindako keinuekin, aipatu besterik ez Devil is waiting like a dog bost minututako paranoia. 90. hamarkadari ere keinu egiten dio noisera hurbilduz, baina ohiko punk rock arina ahaztu gabe, hala ere, giro pisutsuagoak eta sakonagoak bilatuz. Julianek sistema analogikoko tresneria erabili du diskoa grabatzerakoan, eta egia esan... nabaria da!
Myriam Garzia

Documento sin título

Bits & pieces

San Leon • askotarikoa
"Musikak aske egingo zaitu" entzun daiteke diskoa irekitzen duen "Hysterical eyes" abestian. Bartzelonan bizi eta ingelesez abesten duen boskotea da San Leon. Erritmo tropikalak egiten dituzte, popetik rumba edo folkera doazenak.

Cañón

Munlet • punk
2008an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen Munlet-ek. Diskoa grabatzeko aukera hori aprobetxatuz Jose Lastraren Lamiña estudioan sartu ziren eskuartean dugun Cañón lana CD eta biniloan argitaratzeko.

...a por ti!

Blow Up • pop
Sentsazio gazi gozoa izan dugu diskoa entzuten bukatzerakoan. Alcala de Henareseko (Espainia) taldeak baditu asmo onak, baina azken emaitzari hankamotz deritzogu.

A Sufi And A Killer

Gonjasufi • hip-hop
Gonjasufi San Diegoko raper, abeslari, disc jockey eta yoga irakasle bat da. 1990eko hamarkadaren hasieratik, Masters of the Universe taldearen barnean batik bat, hainbat grabaketa plazaratu izan ditu baina Flying Lotus kaliforniar hip hop musikari handiaren “Los Angeles” (2008) lanean azaltzeak eman du benetan mundu mailan ezagutzera. Bultzada horren laguntzaz eta Gaslamp Killer ekoizlearen zuzendaritzaren azpian bere lehen lana plazaratu du, eta a ze lana gainera.

Inoiz baino

Jok • pop-rock
Jokin Larraza tolosarrak abiatu du Jok egitasmoa. Jokin, besteak beste, Uncle Mussels eta Ze Habil Barrabil taldeetan aritu zen 90eko hamarkadan. Aspaldi konposatu eta idatzita zeuzkan kantuak berriz ere hartu, grabatu eta Inoiz baino diskora bildu ditu.

Sensacional Soul vol.2

Frankoren diktadurapean Estatu espainiarrean egin ziren soinu dantzagarrienak dakartza Vampisoulen Sensacional Soul bildumaren bigarren bolumenak. 32 kantu dira guztira, LP edo CD bikoitzean bilduta, ohar historikoak jasotzen dituen liburuxkarekin batera.
 
     
footer