harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 




10 tanta

Musika garaikidea
Alos Quartet (no-cd rekords )
Mimo handiz sortu eta hautatu dituen hamar pieza, hamar doinu berri bildu ditu Alos Quartet hari laukote garaikideak bere disko berrira, bere hamargarren urtebetetzea egin duenean. Halaber, taldeak ibilbide bat proposatzen du aipatu doinu berri horietan zehar. Ibilbide horretako tanta bakoitzak busti egin gaitu, erabat, eta bakoitzaren zaporea dastatu eta gero, hunkituta geratu gara: batzuetan malenkoniatsu eta pentsakor, beste batzuetan gure bizitzako pasarte eta egoera batzuk gogora ekarri ditugu, beste batzuetan lasaitu egin gara piezarekin bat egin eta ezertan pentsatzen egon gabe, eta beste batzuetan alaitu eta indarberritu egin gara. Ondoren, tanta bakoitzari erreparatu diogu berriz ere, eta baita tanta guztiek osatzen duten osotasunari ere, eta berriro ere gozatu dugu, baina zerbait berria, xehetasun berri batzuk antzeman ditugu Alos Quartetek bere doinu berrietan zehar proposatu digun bidaia berriz egin ostean.
Joxi Ubeda

Documento sin título

The Glorious Gongs Of Hainuwele

Aspaldian entzun dudan disko misteriotsu eta liluragarrienetako bat da hau zalantzarik gabe. Eta liluragarriena diodanean ez naiz ohiko pop doinu erakargarri edo hunkigarri batek sortzen duen liluraz ari, ez.

Bits & pieces

San Leon • askotarikoa
"Musikak aske egingo zaitu" entzun daiteke diskoa irekitzen duen "Hysterical eyes" abestian. Bartzelonan bizi eta ingelesez abesten duen boskotea da San Leon. Erritmo tropikalak egiten dituzte, popetik rumba edo folkera doazenak.

Cañón

Munlet • punk
2008an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen Munlet-ek. Diskoa grabatzeko aukera hori aprobetxatuz Jose Lastraren Lamiña estudioan sartu ziren eskuartean dugun Cañón lana CD eta biniloan argitaratzeko.

...a por ti!

Blow Up • pop
Sentsazio gazi gozoa izan dugu diskoa entzuten bukatzerakoan. Alcala de Henareseko (Espainia) taldeak baditu asmo onak, baina azken emaitzari hankamotz deritzogu.

A Sufi And A Killer

Gonjasufi • hip-hop
Gonjasufi San Diegoko raper, abeslari, disc jockey eta yoga irakasle bat da. 1990eko hamarkadaren hasieratik, Masters of the Universe taldearen barnean batik bat, hainbat grabaketa plazaratu izan ditu baina Flying Lotus kaliforniar hip hop musikari handiaren “Los Angeles” (2008) lanean azaltzeak eman du benetan mundu mailan ezagutzera. Bultzada horren laguntzaz eta Gaslamp Killer ekoizlearen zuzendaritzaren azpian bere lehen lana plazaratu du, eta a ze lana gainera.

Inoiz baino

Jok • pop-rock
Jokin Larraza tolosarrak abiatu du Jok egitasmoa. Jokin, besteak beste, Uncle Mussels eta Ze Habil Barrabil taldeetan aritu zen 90eko hamarkadan. Aspaldi konposatu eta idatzita zeuzkan kantuak berriz ere hartu, grabatu eta Inoiz baino diskora bildu ditu.
 
     
footer