harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 




A Sufi And A Killer

hip-hop
Gonjasufi (Warp)
Gonjasufi San Diegoko rapper, abeslari, disc jockey eta yoga irakasle bat da. 1990eko hamarkadaren hasieratik, Masters of the Universe taldearen barnean batik bat, hainbat grabaketa plazaratu izan ditu baina Flying Lotus kaliforniar hip hop musikari handiaren “Los Angeles” (2008) lanean azaltzeak eman du benetan mundu mailan ezagutzera. Bultzada horren laguntzaz eta Gaslamp Killer ekoizlearen zuzendaritzaren azpian bere lehen lana plazaratu du, eta a ze lana gainera.
Aurreko historia eta konexioak azaltzea garrantzitsua dela deritzot disko liluragarri honek eskaintzen duen oinarri musikala azaltzeko. Zailagoa dena Gonjasufi beraren ahotsaren dohain miragarriak azaltzea da. Batzuetan gordin, beste batzuetan tonuz pixka bat kanpo egon daiteke baina falsetto finenetik marmarka latzeneraino duen zabaltasuna ez da txantxetakoa eta horren gainetik duen nolabaiteko izaera zikin eta hareatsua misterio erakargarriz betetzen du.
Esan bezala, Gaslamp Killer-en musika ezagutzaren sakontasun eta aniztasunak lotsarik gabe, ohikoenetik iluneneraino hamaika koltxoi ezberdin ematen dizkie Gonjasufiren joko bokalei: blues, doo-wop, soul, jazz, ekialdeko soinuak, rap, country, funk, rock azidoa, garajea, trip hopa… Burura datozkidan erreferentziak milaka dira, Captain Beefheart-etik hasita Prince-ra, batzuetan Beck-en antzeko nahasketa bat dela esan daiteke. Portishead (epelago eta malguago) aipa daitezke, baita Thievery Corporation uneetan ere. Baina Gonjasufiren pertsonalitateak filtro zikin psikodeliko batetik pasa arazten du dena, desorekatu, zorabiatu eta txoratu egiten du dena eta noski, diskoa entzutean erabat galduta, noraezean sentitzen zera, poz pozik eta gustura baina ikaragarrizko “s”-ak eginez burua estratosfera inguruan duzula. A ze trip zoragarria.
Antton Iturbe

Documento sin título

The Glorious Gongs Of Hainuwele

Aspaldian entzun dudan disko misteriotsu eta liluragarrienetako bat da hau zalantzarik gabe. Eta liluragarriena diodanean ez naiz ohiko pop doinu erakargarri edo hunkigarri batek sortzen duen liluraz ari, ez.

Bits & pieces

San Leon • askotarikoa
"Musikak aske egingo zaitu" entzun daiteke diskoa irekitzen duen "Hysterical eyes" abestian. Bartzelonan bizi eta ingelesez abesten duen boskotea da San Leon. Erritmo tropikalak egiten dituzte, popetik rumba edo folkera doazenak.

Cañón

Munlet • punk
2008an Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan bigarren saria irabazi zuen Munlet-ek. Diskoa grabatzeko aukera hori aprobetxatuz Jose Lastraren Lamiña estudioan sartu ziren eskuartean dugun Cañón lana CD eta biniloan argitaratzeko.

...a por ti!

Blow Up • pop
Sentsazio gazi gozoa izan dugu diskoa entzuten bukatzerakoan. Alcala de Henareseko (Espainia) taldeak baditu asmo onak, baina azken emaitzari hankamotz deritzogu.

A Sufi And A Killer

Gonjasufi • hip-hop
Gonjasufi San Diegoko raper, abeslari, disc jockey eta yoga irakasle bat da. 1990eko hamarkadaren hasieratik, Masters of the Universe taldearen barnean batik bat, hainbat grabaketa plazaratu izan ditu baina Flying Lotus kaliforniar hip hop musikari handiaren “Los Angeles” (2008) lanean azaltzeak eman du benetan mundu mailan ezagutzera. Bultzada horren laguntzaz eta Gaslamp Killer ekoizlearen zuzendaritzaren azpian bere lehen lana plazaratu du, eta a ze lana gainera.

Inoiz baino

Jok • pop-rock
Jokin Larraza tolosarrak abiatu du Jok egitasmoa. Jokin, besteak beste, Uncle Mussels eta Ze Habil Barrabil taldeetan aritu zen 90eko hamarkadan. Aspaldi konposatu eta idatzita zeuzkan kantuak berriz ere hartu, grabatu eta Inoiz baino diskora bildu ditu.
 
     
footer