harpide
sarrera + berriak + diskoak + elkarrizketak + dossierrak + foroa
maketak.com + erreportajeak + iritzia + backstage
atzera begira kronika zuzenak + aholkua + harpideak
emaila eman eta gure buletina jaso
argazkiak - ikus-entzutekoak - irakurgai - ikusgai - entzungai
komikia harremanak estekak lantaldea non aurkitu?
euskal musikan zein da zein taldeak diskoetxeak management jaialdiak komunikabideak
berriaketa...
 

 





alfabetikoki antolatu honi jarraiki:
taldea
izenburua
diskoetxe
formatu

Mikel Laboa (1934 – 2008)

DVD
Mikel Laboa (Elkar)
Jada urte bete pasa da Mikel Laboak utzi gintuenetik eta joan baino hilabete batzuk lehenago, Marisol Bastida bikotekidearekin elkarlanean hasitako dokumental mardul honek irudi eta abestiz osaturik, Euskal Herriak izan duen musikari handienetako baten bizitzaren nondik norakoak kontatzen dizkigu.
Ion Etxebarria


Zuzenean

DVD
Arkada Social (Autoprodukzioa)
Batik bat punka eta oi! estiloak landu zituen Arkada Social talde arrasatearraren ibilbide laburra biltzen duen DVD-a autoekoitzi dute taldekideek. Ia bi urte izan dira bildurik zuten materiala lantzen eta lortutako emaitza polita dela ezin ukatu.
Ion Etxebarria


Hot as a pistol keen as a blade

DVD
Elvis Costello & Allen Toussaint (Universal)
Katrina urakanak sortutako hondamendiak batu zituen 2006. urtean Costello eta Toussaint (besteak beste) New Yorken kaltetuen alde egin zen kontzertu erraldoian. Geroago, River in reverse diskoa plazaratu zuten biek, Toussaint-en abestien moldaketekin eta Costellorekin batera konposatutako kanta berriekin.
Xabier Gartzia Irizar


Corrosiva

CD
Soziedad Alkoholika (Locomotive Records)
Gasteizko hardcore metal taldeak zuzenean daukan indarraren erakustaldia da DVD + CD lan hau. SA-k 2003 urtean argitaratu zuen bere azken diskoa, Tiempos Oscuros, eta ordutik ez dute material berririk kaleratu.
Javier Lopez


Live In Madrid / Wildmen In Action

DVD
The Drones / The Black Lips (Munster Records)
Bai The Drones australiarrak bai The Black Lips estatubatuarrak, egun ikus eta entzun daitezkeen bi rock and roll banda onenetarikoak, eta era berean interesgarrienetarikoak dira.
Julen Azpitarte


I’m your man

DVD
Leonard Cohen (Cameo)
Leonard Cohen ospetsuari eginiko omenaldia da DVD hau. Musikari eta poetaren biografia eskaini beharrean, pertsonak berak eskaintzen duena iradokitzea izan da lan honen zuzendariaren asmoa.
Xabier Gartzia Irizar


More Volumen Tour 93

DVD
Su Ta Gar (Jo Ta Ke Ekoizpenak)
Eibarko heavy metal taldeak ondo aukeratu du garai berrietara egokitzeko pausua. Alegia, dokumentu historiko eta bikain baten digitalizazio edo berrargitarapena gauzatzea.
Iñaki Esnaola

1 2 3 4 5 6 7
Documento sin título

<< Martxoa 2010
AstAstAstOstOstLarIga
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

LAUROBA TALDEAREN SINGLE BERRIA DESKARGATU NAHI DUZU?

Donostiarren azken lanaren lehen singlea, Egunarekin, doan deskarga dezakezu Gor diskoetxearen webgunetik.

DONOSTIA R&B MOJO WORKIN’ FESTIBALA BURUTUKO DA LEHEN ALDIZ MARTXOAREN 19 ETA 20AN

Bi egunez, R&B-esak Donosita hartuko du. Izan ere, hiriko Gure Gauza kolektiboak Donosita R&B Mojo Workin’ festibalaren lehen edizioa antolatu du. Hitzordua martxoaren 19 eta 20an da. Kontzertuak eta dj saioak egonen dira bi egunotan.

Sadly The Future is no longer what it was

Leyland Kirby • Ambient
Lau ordutik gaineko iraupena eta hiru CD betetzen dituen neurri epikoko lana da hau. Barnean unibertso musikal oso bat gordetzen duela dirudi, urtetarako entzumen eta gozamenerako adina emanez. James Kirby-ren aurreko proiektuetan bezala (The Caretaker) oinarria Stockport-eko diska denda zahar batean aurkitutako 78rpm disken soinu zikinean dago.

Sesion #2

Soziedad Alkoholika • Hardcore-metal...
Beltza zena txuri bihurtu da. Zuzenak ziren mezuak, zeharkakoak dira, orain. Gazte gaiztoak ziren hasiberritan Soziedad Alkoholika taldekoak. Egun, gaizto badira, baina ez horren gazte.

Pintxatu

Askoren artean • askotarikoa
A fuego negro aspalditik ezagutzen dugunok, badakigu hango sukaldean doinu beltzak nagusi direla. Taberna eta jatetxe izateaz gain, argitalpen ezberdinei esker, Donostiako eragile kulturala ere bilakatu da. 2008an A Fuego Negro, pintxos y viñetas komiki liburua kaleratu zuten. Marrazkiei esker, tabernaren sorrera ezagutu genuen. Orain aurkezten diguten Pintxatu diskoan, bertan entzun daitezkeen doinuez gain, bere sukaldeko giroekin bat datozen kantuak entzun ditzakegu. Fermin Muguruzak bildutako kantuak dira, guztira 19, eta A fuego negroko sukaldariek jaki bat sortu dute kantu bakoitzarentzat.
 
     
footer