Elkarrizketak
Governors.
2012-05-07
Kantuak egiteko makinaren jabe dira. Gogorrak tarteka, eta lausoak bestela. Hori bai, erritmoa dute oinarri eta edozein dela osagaia dantzarako rock kantu bizien jabe dira. Governors taldeak Collage hirugarren diskoa plazaratu zuen iaz, eta ordutik zuzenean aurkezten ari dira han eta hemen. Aldaketak aldaketa sendo dabiltza taula gainean. Gustura eta pozik harrapatu dugu Juan Sangre abeslaria
Elkarrizketak
121 Krew.
2012-04-27
2 iruzkin
Nerbioi
ezkerraldeko
graffiti kolektibo izatetik, Euskal Herriko rap eszenan izen
nabarmenetakoa izatera pasa dira. Bidean, estreinako maketa, pare bat
disko eta ehun kontzertu baino gehiago. Horietatik gehienak etxean,
baina kanpoan ere izan dira euskaraz rapeatzen: Bartzelona, Madril,
Italia... Euskal Herrian rapak eta batik bat euskarazko rapak izan
duen gorakada zein bestelakoei buruz hitz egiteko, Entzun! Endika
“LaHaine” eta Maisharekin izan da.
Elkarrizketak
Doctor Deseo.
2012-04-12
Bilboko taldearen hamahirugarren diskoa dugu Al Amanecer seguir soñando (Baga Biga, 2012), eta ametsen eta desiren eremuan murgildu dira, berriro ere, Doctor Deseo taldeko kideak. Disko berriaren aurkezpen mundiala egin zuten Bilborocken, rockaren familia handiak babestuta, aurreko martxoaren 13an, asteartearekin. 13ak, zenbaki madarikatuak, dirudienez, ez die batere beldurrik ematen-eta. Ez da arraroa, diskoa grabatu baino lehen, Euskal Herriko antzoki desberdinetara eramango dituen birarako sarrerak aspalditik daude agortuta. “Espero dugu, publikoak gugan jarri duen konfiantzaren pareko ikuskizuna eskaintzea”, esan digu Francis Diezek, taldeko abeslariak eta kanten egileak. Berarekin elkartu gara Bilboko Uribarri auzoko The Devil tabernan, gu ere, deabrua bera engainatzeko gai garen, froga egitearren.
Elkarrizketak
Ufestuek zuzenean!
2012-04-02
Ufestuek, Baztango punk taldeak, 10 urte bete ditu. Urteurrenarekin batera, Faxismoaren harra, euren laugarren diskoa argitaratu dute, luxuzko biniloan bilduta eta prezio irrigarrian! Larre berdez inguraturiko taldeak ordea, ez ditu mezu bukolikoak maite. Nahiago du kontzientziak harrotzea.
Elkarrizketak
Etxerik gabeko festibalak lau edizio bete ditu.
2012-03-28
Iazko irailaren 9an Homeless Festibaleko lehen ekitaldia izan zen Donostiako Igeldo Parke Zaharrean. Bertan jazotakoaren berri web gunean irakurri ahal zenuten. Baina, kontzertuen aurretik antolatzaile nagusia den Sergio Cruzadorekin solasaldi interesgarri bat izan genuen festibalaren jatorria eta etorkizunari buruz eta hona hemen komentatutakoa. Gogoratu, orain 4. edizioa betetzera doa Homeless.
Elkarrizketak
Anai-arrebak. Do you twist?
2012-03-23
Besteak
beste, Jousilouli, Naizroxa, Trigger Travis eta Xikinkei taldeetan
ibilitako musikariek osatzen dute Anai-Arrebak. Musika eszenan lagun
zaharrak ditugu pasaiatar hauek, hots, musikari eskarmentatuak, nahiz
eta dakarten proposamena nahiko berritzailea den: disco doinuak, punk
eta rockarekin uztartuz. Familiako gora beherak eta festarako guztiz
gomendagarria den kaleratu berri duten bost abestitako estreinako
lanari buruz jakin-minez Iñigo Etxarrirekin (Pasai Donibane,
1989) egon gara.
Elkarrizketak
Amodioa, gorrotoa eta zarata Euskal Herrian.
2012-03-12
The Kluba taldeak disko berria atera eta bira luze bati ekin dio. Asteon Euskal Herrian barna ibiliko da berau aurkezten. Hori dela eta, Juantxo Skalari taldeko buruarekin mintzatu gara.
Elkarrizketak
Gaizka Peñafiel.
2012-02-20
Gaizka Peñafiel musikari bizkaitarrak bere ibilbideko bigarren diskoa argitaratu zuen 2011ko hondarrean: Lagunartean (Baga-Biga, 2011). Pop doinuak dira nagusi, folkez beztitua eta apainduak, gitarrez eta trikiez. Hamar kantu dakartza, guztiz pertsonalak, "lagunartean" egin baditu ere.
Elkarrizketak
Kaotiko eta lagunak Bilboko Aste Nagusiko kontzertuan.
2012-02-12
Aguraingo Kaotiko taldeak 10 urte bete ditu, eta hau ospatzeko zuzeneko CD-DVDa grabatu zuten iazko Bilboko Aste Nagusian egindako kontzertua erabilita, X (Baga Biga, 2011). Zuzenak, presenteak, ekidinezinak... 10 urte hauetan, belarrondoko bat baino gehiago eman dute, punk azkarra erabilita, egi borobil bat baino gehiago baitago beren lirikan eta musikan. Xabi Aldazekin hitz egin dugu, taldeko bateria jolea. Berak azaldu dizkigu CD-DVD honen nondik norakoak.
Elkarrizketak
Hunted by snake diskoaren azala.
2012-02-01
Ruta 66 aldizkariko zuzendariak Cancer Moon-en estreinako diskoa ekoitzi zuen duela 20 urte
Cancer Moon euskal taldearen estreinako lana, Hunted by Snake, 1990. urtean plazaratu zuen Bartzelonako Polar diskoetxeak. Dantzarako maxiak kaleratzen zituen Max Music enpresa ilunaren rock zigilua zen Polar. Hirukoteak sasoiko lan borobilena argitaratu zuen. Hala, diskoak kritika ikaragarri onak jaso zituen, baina Los Bichosen Color Hits-ekin gertatu bezala, ez zen askorik saldu. Horretaz gain, Hunted by Snake-n inguruan disko industriaren mafiarekin loturiko hamaika kondaira zabaldu ziren. Horregatik guztiagatik, kultuzko diskoa bilakatu zen.
Elkarrizketak
Antton taldea.
2011-12-28
“Gora, gora erori”, diosku Antton taldeak, ba al dago proposamen hoberik? Elorriotik datoz eta gogoz ekiten diote proposamenari. Taldeak Antton abeslariaren izena hartu badu ere, talde proiektua dugu disko hau, “ez gara Ruper Ordorika bat”, azaldu dute taldekideek. Argi dago. Antton taldeko abeslariak argitzen dizkigu disko honen nondik norakoak.
Backstage
Rafa Aceves. Arg: Itziar Diaz de Durana.
2011-08-04
Zinemarako, antzerkirako zein telebistarako egin du lan, baina ezaguna da Txuma Murugarren edo Petti laguntzen dituelako tekletan. Mamba Beat talde bilbotarraren tekla-jolea ere bada –bigarren diskoa grabatzen ari dira–, eta Bilboko jatetxe ezagun batean urteak eman ditu bertako afariak musikaz laguntzen, “hori baita fakturak ordaintzen dituena” esan digu. Bitartean, Rafa Aceves jazz hirukotea gidatzen du, heziketa bereziko umeei musika eskolak ematen dizkie eta bere azken proiektuan, “Mirande Cabareta”, Txuma Murugarren eta Edorta Jimenez laguntzen ditu, literatura, antzerkia eta musika uztartzen dituen muntaian.
Backstage
Roberto Moso
2011-08-04
Norbaitek zerbait interesgarria esateko daukanean gustura entzuten zaio, are gehiago, bizi ez duzun garai bateko narratzailea denean. 80. hamarkada bete betean bizi zuen pertsonaia dugu aurrez aurre, hainbat mito eta idealizazio sortu dituen garaia, batez ere Euskal Herrian. Roberto Moso, face to face: