Elkarrizketak
Gaizka Peñafiel.
2012-02-20
Gaizka Peñafiel musikari bizkaitarrak bere ibilbideko bigarren diskoa argitaratu zuen 2011ko hondarrean: Lagunartean (Baga-Biga, 2011). Pop doinuak dira nagusi, folkez beztitua eta apainduak, gitarrez eta trikiez. Hamar kantu dakartza, guztiz pertsonalak, "lagunartean" egin baditu ere.
Elkarrizketak
Kaotiko eta lagunak Bilboko Aste Nagusiko kontzertuan.
2012-02-12
Aguraingo Kaotiko taldeak 10 urte bete ditu, eta hau ospatzeko zuzeneko CD-DVDa grabatu zuten iazko Bilboko Aste Nagusian egindako kontzertua erabilita, X (Baga Biga, 2011). Zuzenak, presenteak, ekidinezinak... 10 urte hauetan, belarrondoko bat baino gehiago eman dute, punk azkarra erabilita, egi borobil bat baino gehiago baitago beren lirikan eta musikan. Xabi Aldazekin hitz egin dugu, taldeko bateria jolea. Berak azaldu dizkigu CD-DVD honen nondik norakoak.
Elkarrizketak
Hunted by snake diskoaren azala.
2012-02-01
Ruta 66 aldizkariko zuzendariak Cancer Moon-en estreinako diskoa ekoitzi zuen duela 20 urte
Cancer Moon euskal taldearen estreinako lana, Hunted by Snake, 1990. urtean plazaratu zuen Bartzelonako Polar diskoetxeak. Dantzarako maxiak kaleratzen zituen Max Music enpresa ilunaren rock zigilua zen Polar. Hirukoteak sasoiko lan borobilena argitaratu zuen. Hala, diskoak kritika ikaragarri onak jaso zituen, baina Los Bichosen Color Hits-ekin gertatu bezala, ez zen askorik saldu. Horretaz gain, Hunted by Snake-n inguruan disko industriaren mafiarekin loturiko hamaika kondaira zabaldu ziren. Horregatik guztiagatik, kultuzko diskoa bilakatu zen.
Elkarrizketak
Antton taldea.
2011-12-28
“Gora, gora erori”, diosku Antton taldeak, ba al dago proposamen hoberik? Elorriotik datoz eta gogoz ekiten diote proposamenari. Taldeak Antton abeslariaren izena hartu badu ere, talde proiektua dugu disko hau, “ez gara Ruper Ordorika bat”, azaldu dute taldekideek. Argi dago. Antton taldeko abeslariak argitzen dizkigu disko honen nondik norakoak.
Elkarrizketak
Hikararen disko azala.
2011-12-22
Rock
progresiboaren gerizpean, Eibar eta Azkoitiko bost lagunek osatzen
dute Hikara. Urteak entseatzen jardun eta gero, ilusioa zuten
sortutako kantu propioak argitaratzeko. Horrela, pasa den uztailean
beraien lehenengo lana kaleratu zuten, aurrez entsegu lokalean maketa
bat grabatuta izan arren. Taldearen izen bereko diskoa zuzenean
aurkezteko hasiberrien egarria omen dute. Gu Josurekin izan gara.
Elkarrizketak
Zuzenean
2011-12-01
Aurreko
urteko Gabon Zaharraren bezperan, 2010eko abenduaren 30ean, grabatu
zuen Mikel Urdangarinek Bilboko Kafe Antzokian, bere azken lana, Zuzenean (autoekoizpena,
2011). “Gau magikoa”, hala gogoratzen du abeslariak. Kafe
Antzokia leporaino beteta, ehunka zaletuk txistu eta txaloen artean
hartu zituzten gehienetan, Mikel Urdangarin eta bere taldeak
eskainitako abestiak.
Elkarrizketak
Jose Iganacio Lapido 091 taldean aritu zen.
2011-10-03
Urriaren 7an, Kafe Antzokian izango dugu bere azken diskoa, “De sombras y sueños” aurkezten
Badira zenbait musikari beti daudela hor, urtez urte eta diskoz disko gure arima harritzen eta gure imaginarioa elikatzen jarraitzen dutenak. Ez zaude beraien esperoan, baina disko berri bat ateratzen duten bakoitzean, argitxo bat pizten da zure barruan, eta zalantza sortzen da: beste garai batzuetako diskoek bezain beste aseko nau lan berri honek? Jose Ignacio Lapidoren kasuan (Granada, 1962), hala izaten da. 091, berak eta Antonio Ariasek (Lagartija Nick) sortutako talde mitikoaren Ultimo Concierto diskoaren berrargitarapena merkaturatzen den egunotan, Lapido ez da atzean geratu, ez du atzera begiratu.
Elkarrizketak
Fly Shit taldea.
2011-08-31
Bergarako hardcore taldeak disko berria, hirugarrena, plazaratu zuen 2010. urte ondarrean: Arnas bakoitzeko ernetzen, hamar kantuko lan mamitsua bai hitzei bai doinuei dagokienean. Ia 15 urte daramatza Fly Shitek ideiak eta doinuak zabaltzen hardcorearen eremuetan. "Zuk zeuk egin" filosofiari fidel, Euskal Herriko eszenaren talde beteranoenetako bat dugu.
Elkarrizketak
Lagartija Nick.
2011-08-31
Zona de Conflicto (Chesapik, 2011) dugu Granadako taldearen azken lana, hamaikagarrena dagoeneko. Ezer gutxi gehitu daiteke Lagartija Nick-i buruz: belaunez belaun mantendu den taldea dugu, nahiz eta askotan publikoak ez duen ondo ulertu honen bilakaera musikala eta honek ekarri du Lagartija Nick taldea (Jack Kerouac-en Bidean eleberriko pertsonaia baten izena) ez egotea beti merezi izan duen tokian.
Elkarrizketak
Wild Honey.
2011-08-27
Lore basatiak
Guillermo Farré madrildarraren proiektua da Wild Honey. Biniloan argitaratu zuen Epic handshakes and a bear hug Lovemonk diskoetxeak berrargitaratu du CD eta mp3 formatuan. 60ko hamarkadako pop koloretsua entzun daiteke bertan uda garaia eta surf abestiz betetako lan honetan. Nashvillen nahastu du diskoa Brad Jonesekin, besteak beste Sufjan Stevens bezalakoekin lan egindako ekoizlea.
Elkarrizketak
Gorila gorila!
2011-08-05
Rockanrolla primitiboa da
Egun, agintarientzat kapritxo hutsa den AHT-ak Euskal Herriko beste zenbait txoko txikitzen diharduen bezala, Durangaldea ez da horren salbuespen. Baso, zuhaitz eta landak zementuagatik ordezkatzen ari diren arren, Udalatx, Anboto eta Mugarraren magalean oraindik bizirik diraute tximino primitiboak. Horietako bostek, rock and rolla arnasten dute.
Backstage
Rafa Aceves. Arg: Itziar Diaz de Durana.
2011-08-04
Zinemarako, antzerkirako zein telebistarako egin du lan, baina ezaguna da Txuma Murugarren edo Petti laguntzen dituelako tekletan. Mamba Beat talde bilbotarraren tekla-jolea ere bada –bigarren diskoa grabatzen ari dira–, eta Bilboko jatetxe ezagun batean urteak eman ditu bertako afariak musikaz laguntzen, “hori baita fakturak ordaintzen dituena” esan digu. Bitartean, Rafa Aceves jazz hirukotea gidatzen du, heziketa bereziko umeei musika eskolak ematen dizkie eta bere azken proiektuan, “Mirande Cabareta”, Txuma Murugarren eta Edorta Jimenez laguntzen ditu, literatura, antzerkia eta musika uztartzen dituen muntaian.
Backstage
Roberto Moso
2011-08-04
Norbaitek zerbait interesgarria esateko daukanean gustura entzuten zaio, are gehiago, bizi ez duzun garai bateko narratzailea denean. 80. hamarkada bete betean bizi zuen pertsonaia dugu aurrez aurre, hainbat mito eta idealizazio sortu dituen garaia, batez ere Euskal Herrian. Roberto Moso, face to face: