entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Backstage

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Fermin Etxegoien 2011-08-04

Anje Duhalde

Anje Duhalde Anje Duhalde

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Arrangoitzen jaioa, berriki zendutako Paulen semea, gutariko askorentzat euskal musika garaian garaiko giroan lehen aldiz entzunarazi ziguna (Errobiren disko ahaztezinak!, Michel Ducau eta Daniel Landart hitzegilearekin osatutako sormen-talde perfektua). Basamortuaren zeharkaldia plazaz-plaza egin behar izan zuena, berbena-geografiaren zabalean zehar, barruan zeraman kantagintzarako nortasun sendoa taula-gainera berriro noiz agertuko zain, momentu egokiaren bila, 80 hamarkadan giro sozio-politikoak bozeramaile eta erreferente bilakatu zuena.
Zuzeneko disko bikoitza eta arrakastatsuaren ondoren, beste aro berria sortzaile gisa bere buruari eskaintzen ere jakin izan diona, gaur egungo klasizismo sendo horren azpian duela 30 urte gaztetxo hark kanpotik Euskal Herrira-tutako erroak topatzen dizkiogunak. Paul aitak irakatsi bezalako doinu zaharrak bezainbestean, funtsean bere obraren onena beti ere bera delarik, ahotsa eta manerak, tonua eta janzkera, Anje Duhalde iparraldeko herri kantari rokeroa, baladetan lehena, eperra eztarrian kantutan bezalaxe ehizan egin eta gero gozatzen ere badakiena.

Iragan sendoa izanagatik, orain etorkizunaz mintzatuko zaiguna.Nola imajinatzen duzu euskal musika etorkizunean?

Euskal populua mestizajearen aldekoa izan ohi da, eraginak onartu izan ditu betidanik. Aurrerantzean ere honela izan beharko luke. Irekitasuna osasungarria da.

Etorkizun garbirik ikusten diozun musika motarik bai?

Munduko musikak (World delakoak) izugarrizko geroa dauka, iruditzen zait. Musika hau aberastasun handiak batzeko gauza baita. Aberastasun kulturalak zein teknologikoak, denak batera, pertsona edo talde bakar batengan gainera. Gero eta gehiago ikusten da hau Europan batez ere, Estatu Batuetan bere zilborrari begira daude, baina han ere gauzak aldatuko dira. Peter Gabrielek sortu zuen zigilua Real World deitzen da, mundu erreala, espresio horretan errealitatera hurbiltzen gaituen benetako zerbait dago, nahiz eta gero egiten den erabilera bestelakoa izan.

Hau iparraldean hartzen ari den bidea hegoaldekoaren berbera ote?

Iparraldea eta Hegoaldearen artean aurrerantzean ere desberdintasunak izango dira, eguneroko bizitzaren kulturak desberdina izaten jarraitzen duelako, baina
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.