entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Backstage

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Jon Eskisabel 2011-08-04

JOSE MARI SORS

Jose Mari Sors Jose Mari Sors

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Joxemari Sors Errenterian (Gipuzkoa) jaio zen 1951an. Donostiako EUTGko fakultatean Enpresa Zientzietako ikasketak burutu zituen lizentziatura lortu arte. 1973an Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen eta han ezagutu zuen Joseba Jaka, zeinak Zabal aldizkariaren inguruan 1974an Zabal liburu denda sortu zuen Baionan. Iparraldeko zenbait euskaltzalek, hogei guztira, denak Iparraldekoak, Elkar argitaletxea sortu zuten 1972an. Bi urte beranduago Ipar Euskal Herriko 20 bazkideei Hegoaldeko beste 20 batu zitzaizkien, 40ko sortzaile-bazkide taldea sortuz, Sors tartean.
1976. urtean, Franco hildakoan, Joseba Jaka Hegoaldera itzuli eta juridikoki eta enpresarialki ekimen berri batzuk abian jartzen zituen bitartean (Bilintx liburu denda eta Zabaltzen banatzailea) Joxemari Sors Iparraldean geratu zen Elkar eta Zabal kudeatzen. Produkzioa ere ez zegoen bermatua, artean eta 1977. urtean eman zion hasiera Hegoaldean Elkar liburu eta disko argitaletxea izateari. 1979an itzuli zenean Sorsek hartu zuen bere gain argitaletxearen gidaritza. 1996an, Joseba Jakaren heriotza gertatu ostean, Joxemari Sorsek Zabaltzen-en ardura bere gain hartu zuen Xanti eta Jon Jaka anaiekin batera. Urte berean, urriaren 26an, enpresen ondasun guztiak bere baitan biltzen dituen Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa sortu zuen beste kide batzuekin batera. Gaur egun, Joxemari Sors enpresetako gerentea izateaz gain Fundazioko patronatuko kidea ere bada.

Euskal musika, eta oro har euskal kulturaren zabalkunderako industriaren hiru adar nagusiak - ekoizpena, banaketa eta salmenta - bateratu zituen lehenak izan zineten. Hasi gaitezke solasaldi hau gogoratzen hastapen haiek, eta zer dela eta hiru adar horiek bateratzeko erabakia.

Hasiera hasieratik oso garbi ikusi genuen gure proiektuak hiru zutabe behar zituela: ekoizpena, banaketa eta salmenta. Garai haietan ondo ikusia ez bazegoen ere, guk ezinbestekotzat jotzen genuen hiruak garatzea eta kultur industria sortzeko oinarri sendo bat egiten hastea. Euskal kultura aurrera ateratzeko enpresa indartsu eta errentagarriak egiten saiatu beharra zegoen eta gure ahalegin guztia horretan jarri genuen orduan eta horretan dihardugu gaur egun ere. Beraz, orduan, industria kultural bat sortu behar genuela garbi genuen, ez bakarrik gure argitaletxeen produktuak saltzeko, euskara eta euskal kultura ere oro har indartzeko. Kanpoko argitaletxe handiek ere Planeta, Santillana, Heinemann... hiru zutabe horiek bateratu dituzte aspaldi, euskal kultur-enpresa batek zergatik ez? Guk orduan, euskal kultura indartu eta zabaltzea helburu, euskarazko kultur produktuak sortzeko, banatzeko eta saltzeko enpresa-sare bat osatu eta martxan jarri genuen. Eta helburu berarekin jarrai-tzen dugu lanean gaur egun ere.

Hogeita bost urte geroago hitz egin dezakegu euskal kultur industriaz? Hala bada, zein da zure diagnostikoa?

Gaur egun nork sinesten du euskal eta kultur ezaugarriak dituen industrian? Gure herri honetan euskal kultura eta industria uztartu nahi dituen ekimen pribatuak normalean ez dira aintzat hartu izan. Jendeak ez du uste euskal kulturan oinarriturik dagoen industria batek beste edozein industriarekin lehiatu dezakeenik, alegia, etekin kulturalak eta ekonomikoak batera eman ditzakeenik. Urtetan euskal kulturan militantearen irudia miretsiz bizi izan gara, ohartu gabe euskal kulturak iraungo bazuen gure jokamolde militantetik haratuago jo behar genuela. Gure kasuan, berriz, gure jokamolde militantea eta profesionala izan da beti maila pertsonalean, eta erakunde gisa berrinbertsio-politikaren bidez euskalgintza sustatzera jo dugu hasiera hasieratik. Hauexek lirateke nire ustez euskal kultur industria batek eduki beharko lituzkeen ezaugarriak. Zoritxarrez, kasu gutxi batzutan izan ezik, euskal kultur munduan mugi-tzen diren elkarte eta erakunde desberdinek ez dute industria baten ez egiturarik ezta funtzionatzeko ohiturarik. Arriskurik hartu ere ez. Euskal kultura oraindik bidesariko kultura bat da eta izango da, hots, instituzioen laguntza behar duena. Egia da bezero-masa txikia dugula eta hori eragozpen handia dela industri gisa aurrera egiteko. Errealitate horretatik abiatuz, gure herri honetan kultur politika sendo eta eraginkor bat egin nahi badugu ekimen pribatuak eta administrazio publikoak elkarrekin eseri eta gogoeta egitea ezinbestekoa dela ikusten dut. Bien interesak uztartzen saiatu behar dugu, adostasun puntuak bilatu eta horiek indartu. Horrela bakarrik lortu ahal izango dugu herri ekimenetatik sortutako erakunde eta administrazioaren arteko lankidetza eremuak eta elkarlanerako gune berriak zabaltzea. Eta ahal den neurrian kultur industriarako oinarri sendoak jartzen hastea. Hori egin ezean, orain arte bezala jarraituko dugu, dirulaguntzen menpe hain zuzen. Aurrez esandakoaz gain, nire ustez kultur politika ez litzateke soilik Kultura sailetik bideratu behar, kultur industria garen edo izan nahi dugun heinean Hezkuntza eta Industria sailek ere badute zerikusirik. Beraz, sailen arteko koordinazio eta lana bilatu beharko litzateke. Kulturgileak izateaz gain industria ere bagarela aldarrikatu behar dugu. Etekin ekonomikoak kulturazkoak bihurtu.

Azpiegituretan aurreratu da: disko-etxeak badaude, puntako grabazio estudioak ere, taldeak ez dira falta...

Arlo honetan gauzak asko aldatu dira azken urteotan. Baina aldaketa horiek norberaren ekimenez egin dira, liburugintzan laguntzak ematen diren bezala, diskogintzan ez dago bat ere. Egia da musikaren inguruan industria indartsu eta lehiakor bat sortu dugula, geroz eta konpetitiboagoak garela eta gure produktuak kostata bada ere atzerriko zenbait merkatutan sarrera izan dutela, Japonian, Alemanian eta Frantzian esate baterako. Produkzio zein komertzializazioaren egiturak eta azpiegiturak sortu eta garatuz joan gara industria bat sortu arte, baina beti euskal kulturaren zerbitzurako.

Dirua da arazoa?

Ez dut uste. Ziurrenik ez da askoz gehiago behar. Lan egiten dugun eremuaren azterketa sakon bat egitea litzateke eman beharreko lehen urratsa, zein den eta nolakoa den eremu hori jakin, eta ondoren ordenatzen hasi.

Zertan datza ordenazio hori? Zein lirateke ardatza?

Adibidez, oso egoera bitxia ematen da lagun-tzak emateko garaian.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.