entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Backstage

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Fermin Etxegoien 2011-08-04

Josu Zabala

Josu Zabala Josu Zabala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Mekoletan jaio baina bi urterekin tokatu zitzaidan bizi lekua Bizkaia sakonetik Gasteiz herrixka handi eta erdaldunera aldatzea. 1960an hamaika urte nituela, gaztelania sekula ondo ikasi ez zuen nire ama Felizianak erabaki zuen akordeoia ikasi behar nuela eta ikasketak egin nituen Cecilio Lz de Luzuriagarekin. 1970 hamarkadan Euskal Herria klandestinitatetik legaltasunerako bidaia ernagarria zen.
Askatasunaren tren geraezina abiatzen da eta nik tren hori martxan hartzen nuen bitartean, maisu-ikasketak burutu eta aurrerantzean irakaslea izango nintzela zirudien. Garai hartan akordeoia jotzen nuen Patxi Villamor edo Lantzale taldeko lagunekin, eta Xabier Amuriza, Jon Lopategi edo Ruper Ordorikaren eskutik sartu nintzen pittin bat euskal musikaren mundu profesionalean. 80 hamarkadan garbi dago askatasunaren bidaia ez dela nahi genuen geltokiraino iritsiko eta beste tren bat probokagarriagoa hartzen dut orain. Hertzainak, lagun arteko jolas modura hasten bada ere, berehala abentura handia bihurtuko da guretzako, eskola utzi eta hemen musikari profesionala izatea zer den esploratuz eta sofrituz. Lagun, barre eta zorion asko, baina baita ere negar eta miseria batzuk. Nahi genuen geltokiraino iritsi gabe, bukatzen den esperientzia handi bat izan zena niretzako. Ondoren, Josu Egireunen aginduz eskale ibili ginen agertokietatik Unai Iturriaga, Igor Elortza eta hirurok. Eskale haiekin ikasi nuen nola musika munduan ere, lapurrek eskaleek baino bizimodua hobeagoa duten. Halere, ez direla libreagoak. Gaur egun gerra beterano baten antzera parapetotik nago begira, taberna baten lagunekin erantzukizun gabe jotzea zer den gozatuz. Mila esker aipatutako guztiei.

Musika egiten hasi zinenean nola ikusten zenuen euskal musikaren etorkizuna? Eta zurea musikari bezala?

Guk ez genuen gure burua musikaritzat har-tzen. Hertzainak rock talde bat zen eta gu rock-eroak. Diktaduraren amaieraren euforia pasatzen hasi zenean sortu ginen eta benetako iraultza baten ametsa nola suntsitzen zen ikusteko aukera izan genuen.Ia iraultza baten ondorioa baikinen. Gu sortu baino bost urte lehenago egoera aurreirautzailea zegoen Espainian, horrek ematen duen itxaropenarekin, eta hori pikutara joan zenean sortu zen etsipena. Gure aurreko urteetan gauza asko izan ziren jokoan gizartean. Garai historikoak bizi genituen eta horren erantzuna izan behar genuen. Gazte ilusoen kontra nahi genuen jo. Punk jarrera aurkitu genuen;
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.