entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Elkarrizketak
Josetxo Bicho

Josetxo Bicho

2013-04-18

JOSETXO EZPONDA-LOS BICHOS alferkeria hutsa

Ondo gogoratzen dut nire herriko tabernari berritsu batek, lagun mina ordea, –dena azaldu beharra dago–, ‘Verano Muerto’ abestia jarri zidan unea. Kafesnea ere isuri egin nuen barra gainean, kantu hartan gora eta behera zebiltzan “milioi bat eskeleto fosforeszentek” nigan eragin zuten lurrikararen ondorioz.
Inserta zuzenean. Argazkia: Javier Martinez Ulesi.

Inserta zuzenean. Argazkia: Javier Martinez Ulesi.

2013-03-01

Inserta Itsaso zakarra

Mar de Fondo (autoekoizpena, 2013) dugu Deustuko taldearen azken lana. Betiko lez, Bilboko zoko ilunetatik ateratako musika, aurpegi askotakoa, Bilboko gaua bezala
Willis Drummond. Argazkia: bidehuts.net

Willis Drummond. Argazkia: bidehuts.net

2013-01-30

Willis Drummond A, B, D, E…

Bilboko Kafe Antzokian izan zen Willis Drummond (Cobra taldearekin batera) duela gutxi. Aretoa goraino bete zen. Berriz ere, Iparraldekoek erakutsi zuten beraien 'in crescendoa'-k ez duela inor oharkabean uzten. Handik egun gutxitara, taldearekin harremanetan jarri ginen.
Jaun txit agurgarriak ezkontzera doaz.

Jaun txit agurgarriak ezkontzera doaz.

2013-01-10

Señores Pop arima eta ‘Do it yourself’ espiritua

2012an lehen EPa (Desert Pearl Union) argitaratu ostean, hiru abestik osatutako Señores se casan lan berria aurkezten dihardu talde bizkaitarrak. Pop melodien babesarekin gazteleraz abestutako rock indartsua lantzen du eta 90etako Aina, Nueva Vulcano edo June Of 44 bezalako taldeak gogorarazten dizkigu. Nun, Simca edo Scum To the Leader taldeetako musikari beteranoak biltzen dira eta eztei bidaia errepidean igaroko dute areto zulo guztietan kontzertuak eskainiaz.
Liburuaren azala.

Liburuaren azala.

2012-12-05

Ibon Rodriguez (Kafe Aleak liburuaren koordinatzailea) "Jendeak hartutako lanak eta sentimenduak gure aurreikuspen guztiak hautsi dituzte"

Kafea Aleak, 121 disko irakurketa liburuaren lehen edizioa agortu da. Baina, lasai, bigarren argitaraldia egin baitute. Guk Ibon Rodrigezengana –liburuaren koordinatzailea Leire Lopezekin batera– jo dugu argitalpen berezi honetaz gehiago jakin nahiez. Printzipioz, elkarrizketa hau Entzun! liburuan argitaratzeko egin zen, baina denbora faltagatik, azkenean kanpo geratu zen.
Arkada Social gaur egun. Argazkia: Iagoba Domingo.

Arkada Social gaur egun. Argazkia: Iagoba Domingo.

2012-11-22

Arkada Social Beste istorio baterako grina

Gerora enteratuko nintzen Sucias entrañas zuela izenburu abesti hark. Arrasateko Biona taberna mitikoan nengoen, nerabezaroa oraindik gainditu barik. Eskorbuto nuen erabateko erreferente eta Santurtziko hirukoteaz aparte, herriko Rip taldea ere izugarri gustatzen zitzaidan. Punka eta Oi! musika bereizteko joera zegoen bizi nintzen testuinguru hartan, nahiz eta gero praktikan kontzertuetako karteletan eta agertokietan eskutik helduta joan. Niri punkak gehiago betetzen ninduen; garai hartan Des-Kontrol baino nahiago nuen Eskizofrenia Rock.
Koko Jean, The Excitements taldeko abeslari felinoa.

Koko Jean, The Excitements taldeko abeslari felinoa.

2012-07-02

The Excitements agertokiko panterak

Bolada oparoa daramate The Excitements taldekoek. Kritika onak jaso ditu bere lehen diskoak (s/t, Penniman Records ,2011) eta kontzertu indartsuak eskaini dituzte. Eszenatokian, pantera indartsua bilakatzen dira Koko Jean abeslariak gidatuta eta egun lantzen diren R&B doinuen erakusle garbia dira. Taldeak izandako harrera onaz eta etorkizuneko proiektuez mintzatu Adriá Gual gitarra jolearekin.
Marivi Ibarrola eta Joe Strummer, 1985ean. Argazkia: Marivi Ibarrola.

Marivi Ibarrola eta Joe Strummer, 1985ean. Argazkia: Marivi Ibarrola.

2012-06-18

Marivi Ibarrola (argazkilaria) "Mezua askatzailea zen, akordez josia, teklatuez, baxuez eta gitarkadez"

"Yo disparé en los 80" liburua argitaratu du berriki Munster Records-en bitartez

Marivi Ibarrolak (1956, Naxera, Errioxa) 80. hamarkada bere Nikkormatt kamerarekin jaso zuen, Lasarteko Autodromo mitikotik Madrileko mobida zeritzonaren tenplua zen Rock-Olaraino. Modu batean edo bestean, iraganarekin apurtzeko gogo eta asmo bizia zuen belaunaldia pasa zen bere objektibotik: musikariak, poetak, kazetariak, idazleak, zinegileak, pintoreak, gazte anonimoak...

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!

Azken iruzkinak