entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
ARITZ SOUND SYSTEM 2003-02-06

12 TRIBU in it together

12 Tribuko partaideak 12 Tribuko partaideak
Musikaren mundua merkatua baino askoz ere gehiago dela gogoratzera datoz 12 Tribuko lagunak eta lan asko eginda diskoetxeen bitartekaritzarik gabe diskoa kaleratu daitekeela ere erakutsi digute. Urteak dira jamaikar erritmoen maitale hauek lanean ari direla eta oraingoan lan horren bigarren emaitzarekin datoz. Ladis baxujolea eta Txato bateria-jolearekin aritu gara hizketan.


Aurrekoarekin gertatu bezala, bigarren disko hau ere zuek kaleratu duzue inongo diskoetxeren laguntzarik gabe. Jakina da Jamaikan mafia musikala indartsua zela, Euskal Herrian ba al da horrelakorik?

Ladis: Grabazio estudio batean grabatzeak diru asko balio du eta guk nahiago izan dugu lehenengo diskoa grabatu genuen estudio berdinean grabatzea. Urrestillako estudioa teknikoki nahiko ondo dago eta guk behar genuenerako balio zitzaigun. Bestetik, denbora aldetik guk nahi adina egon gara eta horri garrantzi handia ematen diogu.

Bigarren disko honen grabaziorako Estatu mailan erreferente diren Loud & Lone-koen laguntza izan duzue. Nolakoa izan da harremana?

L: Grabazioa egin eta gero pistak nahastea oso inportantea da eta Euskal Herrian ez dago reggae-a guk nahi bezala nahasten duenik. Santanderreko lagun hauek 70. hamarkadako jamaikar soinu analogikoa lortzen dute eta horretan maisu dira. Asko ikasi dugu beraiekin eta pazientzia handia izan dute gurekin.
Txato: Hasiera batean grabazioa modu digitalean egin genuen eta Loud & Lone-koak ekipo analogikoa erabiltzen dute eta horrek arazoak ekarri zizkigun, baina azkenean lortu genuen grabazioa txukun ateratzea, dub bertsioekin eta guzti.

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.