Gure Hitzak-en logoa.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gure Hitzak ez da kolektibo bat, ez eta elkarte bat ere. Gure Hitzak izenaren atzean, pertsona bakarra dago: Jon Imbernon bilbotarra. 1999ko urriaren 30ean, Borrokan eta Ya te Digo taldeen kontzertua antolatu zuen Astrabuduako Etxebeltz desagertuan. Halaxe ekin zion gaurdaino iraun duen abentura musikal honi.
Gure Hitzak zuzeneko emanaldi eta biren antolatzaile ez profesionala da, sotoetan eta underground-ean ezkutatzen diren soinu-altxorrak azaleratzen dituena. Jon Imbernon-ek bere "hitzak" zaleon eskura jarri ditu azken hamabost urteetan, eta