entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Arkaitz Villar 2012-07-02

The Excitements agertokiko panterak

Koko Jean, The Excitements taldeko abeslari felinoa. Koko Jean, The Excitements taldeko abeslari felinoa.
THE EXCiTEMENTS - Let's Kiss & Make Up
The Excitements Paris 2011
Bolada oparoa daramate The Excitements taldekoek. Kritika onak jaso ditu bere lehen diskoak (s/t, Penniman Records ,2011) eta kontzertu indartsuak eskaini dituzte. Eszenatokian, pantera indartsua bilakatzen dira Koko Jean abeslariak gidatuta eta egun lantzen diren R&B doinuen erakusle garbia dira. Taldeak izandako harrera onaz eta etorkizuneko proiektuez mintzatu Adriá Gual gitarra jolearekin.


Nola sortu zen R&B kantu klasikoek osatutako lehen diskoa sortzeko ideia?
Taldea sortu genuenean denborarekin landu dugun bertsioez osatutako errepertorioarekin hasi ginen. Bira egiteko LP bat behar genuenez, zuzenean eskaintzen ditugun hainbat kantu grabatzea erabaki genuen. Gure abestiak bigarren diskorako gorde ditugu.

Hala ere, jotzen dituzuen kantu asko ez dira oso ezagunak, B aldeak edo edizio mugatuak dira.
Handik eta hemendik aukeratzen ditugu kantuak. Musikari izateaz gain, musika asko entzuten duten kideek osatzen dugu taldea. Horren ondorioz bakoitzak bere kasa entzuten dituen kantuak proposatzen ditu. Enric, Penniman Records zigiluko burua, eta Mike Mariconda, gure ekoizlea, adituak dira musika afroamerikarrean eta abestien, zigiluen edo abeslarien informazio asko dutenez asko lagundu digute. Beti proposatu dituzte gauzak, baita jo ditzakegun abestiak ere, taldeko kide bat gehiago dira.

Militantzia moduko bat ere badago guzti honen atzean, ezta?
Ez dakit. Gustuko dituzun lan guztiek dutela imajinatzen dut. Diruagatik bakarrik egiten ez den edozer gauzaren atzean zerbait gehiago dago. Datu hau militantzia bezala ulertzen bada, badaukagu bai.


"Zergatik ez du inork kontzerturik eskaintzen James Brownek Apolo aretoan eskainitako formatuan? Zuzenean jugularrera eta treguarik gabe"
Mike Mariconda arduratu da ekoizpenaz. Zer modu harekin?
Orain arte estudioan izan dugun ekoizle onena da. Taldekideon onena ateratzeaz gain, aldaketa pentsaezinak proposatu ditu emaitza ikaragarriak lortuz.

Zuzenean grabatu zenituzten instrumentuak eta gero ahotsak sartu...
Gaur egun grabatzeko moduarekin konparatuz berezia izan daiteke, baina zuzenean jotzea da grabatzeko modurik naturalena. Gainera, betidanik erabili den metodologia da. Jendeak bananduta jotzen du agertokian, hala?

Zuen kantuak grabatzeko asmoa duzue bigarren diskoan hortaz...
Horretan ari gara, baina ez daukagu denbora gehiegirik. Errepidean ez gauden tarteak aprobetxatzen ditugu kantuak sortzeko.

Zuen bereizgarri nagusietakoa zuzenean kantuak jarraian jotzeko joera da, atsedenik gabe.
Hasieratik kontuan hartu dugun zerbait da. Zergatik ez du inork kontzerturik eskaintzen James Brownek Apolo aretoan eskainitako formatuan? Zuzenean jugularrera eta treguarik gabe. Norabide horretan landu genituen kontzertuak. Kontzertu batean gitarra jolea hiru minutuz gitarra afinatzen ikustea bajoi bat da.


"Maricondak taldekideon onena ateratzeaz gain, aldaketa pentsaezinak proposatu ditu emaitza ikaragarriak lortuz"

 Koko Jean eszenatokiko urakana da, ahots indartsua izateaz gain taldeko zutabetako bat da.
Dudarik gabe, Koko zurrunbilo bat da zentzu guztietan eta gozamena da horrelako artista batekin agertokia partekatzea.

Klasikoez gain egungo abeslariak entzuten al dituzue?
Estilo ezberdin asko entzuten ditugu eta baita egungo taldeak ere, noski. Nire aldetik Don Covay, Rickie Lee Jones eta koipez betetako Crypt Records zigiluko bildumak ditut bueltaka disko-jogailuan momentu honetan. Gaur egungo taldeei dagokienez Bartzelonako Fuckin´Bollocks taldearen garage doinuez kutsatuta nago.

THE EXCITEMENTS JAZZALDIAN

Uztailaren 19an, ostegunarekin, Frigo gunean joko du Bartzelonako taldeak 23:00etatik aitzinera. Eta doan!

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!