entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Aritz Sound System 2004-10-13

AKATZ hamabi urte itzalaren freskotasunean

Akatz Akatz
Gutxi dira hamabi urtez musika munduan mantentzea lortzen duten taldeak eta horrek meritu handiagoa du jamaikarra bezalako musika minoritarioa egiten bada. Akatzek lortu du eta oraindik gure artean jarraitzeko asmoa dutela erakusten duen diskoa kaleratu berri dute; hamabi urte hauetako bizipenak jasotzen dituen testigantza bizia.
Hamabi urte pasa dira Akatz taldea sortu zela. Oro har, urte asko dira edozein talderentzat, baina musika jamaikarra egiten duen banda zaretela kontutan izanda, nola lortu duzue horrenbeste urtetan bizirautea?

Bita (B): Ez dut uste horren zaila denik. Horrelako musika egiten dugunon artean ohikoa da denbora asko irauten duten taldeak egotea. Hor dago Potato taldearen adibidea ezta?

Bai, baina Potatorena kasu berezia dela esango genuke. Dena den, zuen bandan ere aldaketa asko izan dira eta horretaz gain, Akatz taldeko partaide askok beste talde batzuetan parte hartzen dute.

B: Bai, urte guzti hauetan zehar jende berria joan etorrian aritu da eta horretaz gain taldeko partaide askok beste talde eta proiektutan parte hartu dute: Arde Asia, BDF, Lone Ark eta abar. Musika bihotzean daramagu eta horrek bultzatzen gaitu honetan horren sakon murgiltzera.

Beste talde eta proiekturekin kolaboratzen duzue eta horietako batzuk ez dute musika jamaikarrarekin harreman zuzenik. Hori dela eta atzeman daiteke Akatzen musikan beste estilo batzuen eragina? Zuen musika entzunda, soula, jazza eta erritmo latinoen eragina atzeman daitezke nabarmen.

B: Honetan hasi ginenean musika jamaikarra egitea erabaki genuen, baina gu ez gara jamaikarrak eta beste hainbat estiloren eragin zuzena izan dugu, baita Euskal Herriko talde askorena ere. Azkenean, inguruan entzuten duzunak ere asko eragiten dizu.

Kaleratu berri duzuen lana zuen lehen diskoa dela esaten da, baina aurretik, hamabi urte hauetan, hainbat lan kaleratu duzue.

B: Bai, horrela da. Aurretik hainbat zinta
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.