entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Julen Azpitarte 2007-06-14

ALVARO BRUTUS ETA EUSKAL HERRIKO BANANA

Diskoaren azala. Diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Alvaro Brutus, Barakaldo, Velvet Underground & Nico diskoaren omenezko bilduma abiatu du grabazioaren 40. urteurrena dela eta: A Gran Bilbao Tribute To The Velvet Underground & Nico. Bizkaitarrak Euskal Herriko 11 banda aukeratu ditu bananaren 11 kantuen egokitzapenak egin ditzaten. Alvaro, Brutus Zine fanzinearen arduraduna ere bada 2004 urteaz geroztik. Horrez gain, izen bereko bloga zuzentzen du Internet-en.

Nola sortu da Velvet Underground-en estreinako diskoaren omenezko bilduma egitea?
Gasteizen John Cale ikusi eta gero sortu zen. Diskoan esku hartuko duten zenbait lagunekin nengoen, Rober! (Atom Rhumba), Mattin eta Gaizka Isunza, besteak beste. Oholtzaren aurre-aurrean egon ginen. Etxeranzko bidean bururatu zitzaidan ideia. Guztia nire buruan sortu zen modu azkar eta kaotikoan. Gau berean aipatu ditudan lagunei mezuak bidaltzen hasi nintzen. Baita diskoan parte hartu duten gainontzeko guztiei.


Nork argitaratuko du diskoa?
Neuk argitaratuko dut Le Brutal Records neure zigiluaren bidez. Iaz tokiko taldeekin osaturiko bi bilduma kaleratu nituen eta urte hasieran Karpenters nire egitasmo musikaletako baten zuzeneko Ep-a argitaratu dut. Laster, bigarren Ep-a kaleratu nahi dut izen berarekin, Velvet-en egitasmoaz gain, jakina.


Nola aukeratu dituzu bandak?
Egitasmoan esku hartu duten talde guztiak ezagutzen nituen. Banda bakoitzaren ezaugarrietan jarri nuen arreta. Haien soinuaren txokoren batean Velvet Underground-en eragina nabaritzen zen ere aintzat hartu nuen. Talde parte hartzaileak honako hauek dira (diskoan ordena berean agertuko dira): Le Noise, Standard, The Sinclairs, Rober!, C
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.