entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2011-06-10

AMA SAY, Edervillen galduta

Ama Say. Ama Say.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ezin izan dut ekidin Anjel Lertxundik erakutsitako Texas aldeko auzoaren aipamena, Ama Say taldeari buruz hitz egiterako orduan. Muskiztarrak itzuli dira, baina inoiz joan al dira? Zuzenekoetan jaun eta jabe izaten jarraitzen dute; 1994an Gorlizeko Xurrut tabernan grabatutako zuzeneko mitikoak, esker anitz, bere jarraipena izan du. Gontzal Bilbao taldeko bozeramailea eta bateri jolearekin hitz egin dugu, erretzea debekatuta dagoen zonaldean. Ez zegoen kerik, baina Petronorreko tximiniak bai, horren ke kutsakorrak beste 200 urterako hipotekatu duela herria eta... Oraindik zer esaterik badutela eta horregatik itzuli direla.

Noise popak Euskal Herrian bere oinordekoa izan badu, horiek Ama Sayko mutilak izan dira. Disko berria, Ren Fan (Bonberenea Ekintzak, 2010), heldutasun musikalaren isla garbia da, gure burmuineko neuronak astintzen zituzten 90. hamarkadako musikazko gau luzeetara itzultzen gaituena.


Zuzenekoetan jaun eta jabe izaten jarraitzen duzue, disko berriarekin emandako kontzertuetan froga daitekeenez.
Orain soinua lehengokoa baino gogorragoa dela uste dut, bai diskoan zein zuzenekoetan. Denbora pasatu da eta eskarmentu gehiago daukagu. Egia esan, gustura gaude zuzenekoak ematen.


Gainera, inprobisazioari leku gutxi uzten diozue, kontrakoa ematen duen arren...
Bai, dena dago oso lotuta, kar kar. Guretzat kontzertuak show bat dira, interpretazioari tarte bat zabalduz... jaia da. Inprobisaziotik badu, baina dena dago aurreikusita... Festa edota show ona eman nahi baduzu, horretarako aurretiaz dena ondo prestatuta egon behar du. Publikoarekin harremana estua nahi dugu, komunikazioa. Barruan daukazun guztia botatzeko, sendo egon behar duzu, gero komunikazio hori lortzearen alde. Eszenatoki batera igotzea gauza berezia da. Gainera, Topo (Ibon Bilbao, ahotsa) makina hutsa da, eta taldeak bat egiten du bere jarrerarekin, front-man daukagu. Kontzertua ona izan behar da, baina giroa ere bai.


Inoiz joan al zarete?
Ba ez, Topo izan ezik, denak jarraitu dugulako Zein taldean. Horregatik, ezin daiteke esan ezerezean ibili garela, orain esperientzia gehiago daukagu eta ez du hainbesteko beldurra ematen, beste segurtasun bat daukazu. Topo da bakarra ez dena egon eszenatoki baten gainean, nahiz eta gauzak egiten egon den etxean, bere kabuz. Baina, egia esan, ez da nabaritzen, oso azkar hartu baitu erritmoa eta ondo sentitzen da eszenatoki gainean.


Eta, zergatik berpiztu Ama Say orain?
Gauza asko ditugulako esateko oraindik, bai musikalki zein giza mailan. Ez zaigu gustatzen ikusten duguna, telebistatik eta botatzen dituztenak... dena gezur hutsa da. Musikariak garenetik, badugu zer esan eta mezua igortzeko aukera. Disko berriko letrak hortik joan dira, oso kritikoak gara gure inguruan ikusten ditugun gauzekin. Manipulazioa, artaldea... esaten digute ez dela ezer gertatzen, baina asko gertatzen ari da. Bestetik, kritikoak bai baina badakigu gauzak era berezi batean esaten ere, gauzak gogorrak esateko modu bat, baina oihukatu gabe, guzti hau nazkagarria izan arren.


Hortik doa Ren Fan diskoaren izenburua, lekutik kanpo...
Esanahi asko ditu: zailtasuna, gorabeherak, desoreka... Ez baduzu Min jotzen arraroa zara, Ren edo Fan jotzen baduzu zaude goian ala behean, diskoak grabatzeko dauzkagun zailtasunak, une oso onak bizitzen ditugu baina txarrak ere. Barne arazoak izan ditugu, sorkuntza lana oso trinkoa izan da baina kanpoko laguntza ere jaso dugu adibidez, Txap Lisabo eta Maite Mursegorena, Bonbereneatik ere laguntza handia dugu, Xanpe... Baina barruan zailtasunak izan ditugu, horregatik Ren Fan hori.


Ingelesa eta euskara nahasten duten talde gutxi
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.