entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2012-03-12

The Kluba Amodioa, gorrotoa eta zarata Euskal Herrian

Amodioa, gorrotoa eta zarata Euskal Herrian Amodioa, gorrotoa eta zarata Euskal Herrian.
Lotura erlazionatuak
The Kluba taldeak disko berria atera eta bira luze bati ekin dio. Asteon Euskal Herrian barna ibiliko da berau aurkezten. Hori dela eta, Juantxo Skalari taldeko buruarekin mintzatu gara.

Disko berriak lehenengoaren koordenadak segitzen ditu. Ez dago apurketarik, ordea ematen du soinua eta kontzeptua finkatuago daudela. Nola dakusazu zuk barrutik?
The Klubaren lehen diskoak proiektuaren hasierako jarraibide musikalak markatu zituen, hezurdura marraztearen antzeko zerbait; oinarri bat eraikitzea aurrerago etorriko ziren diskoak asentatzeko. Amor, Odio y Ruido diskoa libreagoa da musikari eta lirikari dagokienean. Bageneukan abiapuntua (lehen diskoa), hortaz, errazagoa zen abestiak dekoratzea instrumentazio gehiagorekin, The Klubaren lerroa mantenduz. 
 
Haize instrumentu gehiago dagoela nabarmena da. Modu batean, Skalariak-en garaira eramaten gaitu atzera... 
Bai, bai, disko honek instrumentazio handiagoa dauka, baina ez bakarrik haize sekzioari dagokionean, izan ere, biolina eta akordeoia entzuten ahal direlako ere. Naturala izan da, lehendabiziko diskoa lau pertsonen arteko lana izan baitzen, eta atzealde ilunagoa zuen. Amor, odio y Ruido diskoan aldiz, dena da argiagoa, are, festazaleagoa.


Noski, asko dago hobetzeko bizi garen gizartean, baina ez atzo baino gehiago. Beste gauza bat da orain jasotzen ari garela iraganean ereindakoa
  
Zure ibilbidean aldatu ez dena denuntzia soziala, justizia eta elkartasun ideiak dira. Behar bada, orain inoiz baino zentzu gehiago daukate, noiz eta langabezia handitu den eta eskubide laboralak murrizten ari dizkiguten...
Nik bakarrik, errealitateak inspiratzen nauenari buruz idazten dut, jendearekin hitz egiten dudanean sentitzen dudanari buruz, egunerokotasunari buruz... Bizi ditugun garaiek beti markatzen dute nire diskoen lirikaren patua. Noski, asko dago hobetzeko bizi garen gizartean, baina ez atzo baino gehiago. Beste gauza bat da orain jasotzen ari garela iraganean ereindakoa. Horregatik, mezu horiek gaur egun inoiz baino zentzu gehiagorekin koreatu daitezke. 
 
 
Kontaiguzu musikalki nola ematen den hainbeste estiloren arteko uztarketa...
Musika jamaikarraren eta 50etako rockaren arteko uztarketa abiapuntua baino ez da, izan ere, dagoeneko urrun geratzen ari da. Disko honetan, estilo asko daude: swing, punk, latin, folk, blues... Baina, gainera, ustez kontrajarriak diren musika tresnen arteko elkar bizitza, biolina eta tronpetarena esaterako, bilatu dugu. 
 

Bukatzeko, hitz egiguzu birari buruz; joko duzuen errepertorioari buruz...
Amor, Odio y Ruido bira dagoeneko hasi da eta harrera oso onarekin, batik bat Madrilen (Caracol aretoa) eta Cerdanyola-Bartzelonan (Mundo Canibal). Jendea harritu genuela uste dut, errepertorio eztandagarriagoarekin, abiadura eta festa gehiagorekin. Uste dut ideia ona dela zuzenekoak eta diskoa bereiztea; kontzeptu diferenteak dira. Disko honetatik errepertorio nahiko atera dugu, baina abiadura gehiago du eta gainera lehen albumaren abestiren bat gehitzen dugu, lehen aldiko hit-en bat ere, eta bertsio harrigarriren bat.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
EUSKAL HERRIA ETA INGURUETAN



MARTXOA

15

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.