entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Ion Etxebarria 2010-10-07

ANGER boterearen sedukzioari stop

Angerreko taldekideak. Angerreko taldekideak.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bost urte pasa dira Biluztu kaleratu zutenetik, taldearen estreinako lan luzea. Baina ez dira geldirik egon: kontzertuak, MusikHerria, Ikasle Abertzalearen 20. urtemugako abestia... Horrek taldearen doinuetan aldaketa ekarri du eta bilakaeraren fruitua dugu Sedukzioaz.

Zer seduzitu nahi du Angerrek? Edota zerk seduzitzen du Anger?
Diskoaren izenburuak badirudi harreman pertsonalei egiten diela erreferentzia. Baina berez, gizarte honetako pertsonak modu konkretu batean egotea komeni zaion botere horrek erabiltzen duen sedukzioari buruz hitz egiten dugu diskoan.


Biluztu zuen aurreko diskoan gizartea larrugorritan utzi zenuten. Oraingoan ere ildo horretatik jarraitu duzue abestien hitzak sortzerako orduan.
Bai, bizi dugun errealitatearen isla dira gure kantuen hitzak, ikusten baitugu gure gizartea ez dagoela egoera onean. Guzti horren azterketa bat egiten dugu baloiak kanpora jaurti gabe, guztiok baikara bere parte.


Biluztu-n egin bezala, kantu bakoitzaren hitzen ondoan, idazle, abeslari edo bestelakoen aipu ezberdinak sartu dituzue.
Liburu askotan datoz horrelako aipuak. Gainera, bere garaian Corazon del Sapo taldeak liburu edo artikulu batekin erlazionatzen zituen bere kantuak. Beraz, literaturan dagoen zerbait da aipuak sartzearena eta beste talde batzuetan ere ikusi izan dugu.


Diskoaren grabaketa egunak jasotzen zituen blog bat ere zintzilikatu zenuten interneten bitxikeria gisa. Nola otu zitzaizuen? Zergatik?
Ez dago arrazoi berezik. Uste dugu polita dela egiten duzuna nonbaiten dokumentatzea, iritzi eta egoerak kontatuz. Nahiz eta musikaz baino, bestelako egoeretaz hitz egiten genuen, kar, kar.


Esan daiteke Sedukzioaz diskoan aurreko lanetan baino musika estilo ezberdin gehiago jorratu dituzuela, hardcoreak eta metalak jarraitzen badute ere izaten bizkarhezurra.
“Biluztu” kaleratu genuenetik eboluzio bat izan dugu. Metalak presentzia izaten jarraitzen badu ere, abesti batzuetan albo batera geratu da soinu berri batzuei sarrera emanez. Adibidez, KKsmetikoen lobbya abestia estilo aldetik “poperoa” da. Batzuek egiten duguna post hardcorea dela diote.


MusikHerria sortu zenetik proiektuaren kide zarete…
Gure lehenengo lan luzea guk geuk ekoitzi genuen autoekoizpenean sinesten dugulako. Egia da zabalkuntza aldetik, musika munduan adituak diren bitartekari edo enpresak lagungarri izan daitezkeela, baina guk autoekoizpenean sinesten dugu, gure musika zabaltzeko biderik egokiena eta gure ideiekiko kontsekuenteena delako. Biluztu kaleratu eta gutxira MusikHerria sortu zen filosofia berarekin, eta oso modu naturalean egokitu gara bertara, berau aurrera ateratzeko ekintza ezberdinetan parte hartuz.
Badakigu autoekoizpenaren bidean bakarrak ez garela eta musika munduan gauzak aldatzen ari direla uste dugu. Hor dugu Radiohead-en adibidea: musika munduan daukaten estatusarekin beraien diskoetxea alde batera utzi eta disko berria taldearen web orritik dohainik deskargatzeko aukera eman zuten. Pentsa, enpresa munduan berrikuntza eredu moduan jarri dute.


Ildo horretan, Durangoko Azoka ospatu zen egunetan Ahotsenea proiektuan parte hartu zenuten, Sedukzioaz lana aurkeztuz.
Musikan MusikHerria aipatu bezala, kulturan Ahotsenea dugu. Azken urte hauetan Durangoko Azokak supermerkatu itxura hartu du eta Ahotsenea kultur sortzaile eta kultura zaleen arteko lotura izan da, kultura zuzenean eskainiz.


Zer moduz ibili ohi zarete zuzenekoak lortzeko?
Nahiko ondo, lagun eta inguruken bitartez batik bat. Beharbada diskografika komertzial edo tankerako irrati baten laguntzarekin, edota Megadendan zure diskoak salgai egonez gero errazagoa izan daiteke kontzertuak lotzea, baina horrek “kostu bat” suposatzen du eta guk autoekoizpenaren aldekoak gara.



12 URTE LEHENENGO ENTSEGUTIK


Jada 12 urte pasa dira Anger sortu zenutela. Atzera errepasoa eginez, azpimarratzeko konturik? Eta errepikatuko ez zenuketen besterik?
Nahiko harro gaude egindakoarekin, momentu oro nahi duguna egiteko aukera izan baitugu, bizitza pertsonal eta profesionalek utzi izan diguten heinean.


Talde askok bi urtean behin disko bat kaleratzen dute, tartean zuzeneko edota bitxikeriaz jositako diskoren bat ez badute kaleratzen. Zuek, hasi zinetenetik, bi maketa eta bi disko. Ez dut uste motibazio edo sorkuntza falta disko kopuru gutxi kaleratzearen arrazoia izan denik.
Ez, taldeak bere martxa du, eta zentzu horretan ez diogu gure buruari presiorik sartzen. Aipatu bezala, bizitza pertsonal nahiz profesionalek ere markatzen dute taldearen jarduera.


Su ta garrek 20 urte eta Ken Zazpik 7 urte bete dituztela eta, zuzeneko DVD bat kaleratu dute duela gutxi. Angerrek pentsatu al du zuzenekorik grabatzea? Eta DVD-rik?
Nik pertsonalki ez ditut zuzeneko grabaketak atsegin, ez didate eta ezer eskaintzen. DVD batek aldiz daukagun material guztia biltzeko balioko luke, nahiz eta agian lehenago zintzilikatuko genuke material hori interneten.


------------------------------


"Autoekoizpenean sinesten dugu. Gure musika zabaltzeko biderik egokiena da eta gure ideiekiko kontsekuenteena"

"Radiohead-ek eginikoa enpresa munduan berrikuntza ekintza gisa adibide moduan jarri dute>"
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!