entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
RAFA CABEZA 2002-10-15

ASGARTH 3. asaltoa abian

Hirugarren lana prestatzen Hirugarren lana prestatzen

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Estudioan harrapatu genituen disko berria lantzen. Iraila osoan grabatzen egon eta gero, urriaren erdialdea du argia ikustekoa III izeneko disko hau. Ander, Unai eta Joxik umorez erantzun zituzten Entzun-en galderak grabaketaren tarte batetan.


Gelditu eta segituan lanean jarri zineten disko berri hau prestatzeko...

Iazko udara osoa jo eta ke pasa ondoren, urtarrilean azken kontzertua eskaini eta harrez geroztik lan eta lan egon gara kanta berriak konposatzen. Denboraren aurkako lasterketa izan da grabaketarako data finkatuta baitzegoen...

Zer moduz eraman duzue presio hori?

Lan handia izan da. Kanta berriak egiteko prozesuari diskoetxe eta manager aldaketak gehitu behar baitzaizkio. Gauza asko lotu behar izan dugu...

Hain gaizki al zihoan gauza horrenbeste aldaketa egiteko?

Agian kanpotik ez zen irudi hori ematen, baina aldaketa sakon hauek egiten direnean arrazoi indartsuak behar dira.

Pozik gelditu al zarete kanta bilduma berri honekin?

Gustura gelditu gara. Egun hauetan azken ukituak ematen ari gara eta benetako gozamena diskoa etxean lasai entzuterakoan helduko da. Estudioan egindako lanarekin oso pozik gaude.

Zer aurkituko du entzuleak III diskoan? Inguruko aldaketek isla izan al dute kanta berrietan?

Gogorragoa atera da. Baina betiko heavy metaletik aldendu gabe. Ahotsa eta musika gogorragoak dira. Asierrek zenbait kantuetan ahotsa urratuz kantatu du eta gitarra riff-ak ere astunagoak dira...

Zuen jarraitzaileek nola hartuko dute?

Asgarth gustuko dutenei disko berri hau ere gustatuko zaie. Ez da aldaketa hain sakona. Argi dago heavy klasikoa egiten jarraitzen dugula. Era desberdinean enfokatu dugu agian, produkzio eta soinu aldetik. Gitarra zorrotzagoak bilatu nahi izan ditugu, riff astunagoak, ka
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.