entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Urko Ansa 2014-05-21

Tutan Come On Basamortua, paradisu

Kanda eta Ibon: Tutan Come On. Kanda eta Ibon: Tutan Come On.
Tutan Come On bandcamp
Ibon Salterainek eta Kanda jaunak osatutako bikotea oso indartsu dator: bi tiporen artean (atabalak eta gitarra) ateratzen duten zalaparta ez da nolanahikoa, ez horixe. Bide batez, stoner rocka eta punkaren arteko nahasketa ahalguztidun horrekin, euskal rock and rollaren espektroa oraindik gehiago zabaltzea lortu dute. Beste behin ere. Kandari egindako galdeketa honek lehen bai-lehen diskoa erostera eraman zaitzaten espero dugu.



Lehenik eta behin, zorionak, Kanda Jauna. Disko oso konpletoa lortu duzuela uste dut, soinu lodi eta boteretsukoa. Pertsonalki Microsievert eta Knock knock poliziak harrapatu naute gehien, abiadura ezberdin batean daude eta oso bereziak dira. Bestalde, Hitzarmenak arrakasta handi bat izateko osagai guztiak dauzka eta Jada hilda eta Tximinista sekulakoak dira, indar izugarrikoak. Nola ez, Anubis & Horus nire kuttunenetako bat da. Instrumentala eta boteretsua, sekula egin duzun abestirik luzeena dela esango nuke... Ia 8 minutu!!!
Eskerrik asko! Ez dakit luzeena den, Vice Presidentesen maketan egin izan genuen baten bat nahikoa luze zena. Baina luzeenetarikoa da seguru.

Dagoeneko "Kanda soinuaz" hitz egiten hasi beharko genukeela uste dut. Ala ikusten al duzu zuk?
Baita zera ere! Nik ez dut ezer asmatu eta ez dut uste soinu propio bat aldarrikatzeko eskubiderik dudanik. Egin beharko nukeena da, talde pila bati eskerrak eman niri ideiak emateagatik! (Elkarrizketaren egilearen oharra: Noizbait honetaz jardungo dut, Kandaren soinuaz hain zuzen. Hain zuzen ere estilo propio bat daukala uste dudalako).

Biko formatuan lan egin arren, espazioak ondo betetzen dituzue. Atabalak indartsuak eta espektro zabalekoak dira, eta gitarrak leku asko hartzen du. Gitarraren tratamenduarekin, nolabait baxuaren beraren hutsunea betetzea lortu nahi izan al duzu?
Argi dago baxua ez egoteak hutsune bat uzten duela, baina gure kasuan hutsune hori gitarra gehiagorekin estaltzen saiatu gara. Hala ere, ez diogu tratamendu berezirik eman gitarrei, soilik gehiago sartu ditugu. Bestalde, Ibonen bateriak neurri handiak ditu eta horrek ere pisua lortzen laguntzen digu.

Ez dugu inongo simulagailu, oktabadore eta horrelakorik erabiltzen. Bestalde, ez dugu baxua imitatu nahi izan

Soinu hori lortzeko erabilitako efektuak azaltzeko modurik izango zenuke? Adibidez, Ni
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.