entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Arkaitz Villar 2007-02-12

BETAGARRI talde lanaren indarra

Taldearen erdia... Taldearen erdia...

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lan berria argitaratu zuen 2006ko udazkenean Gasteizko Betagarri taldeak, bere ibilbideko zortzigarrena. Hamaika gara (Oihuka) diskoan haize eta metalek presentzia nabarmena erakusten dute. Ohiko doinu dantzagarri eta estilo nahasketarekin batera aldarrikapen kantuak abesten dituzte. Denborak aurrera egin arren, betiko indarrarekin jarraitzen du taldeak eta Hamaika gara izenburuarekin talde lana nabarmendu nahi izan dute.

Zuzeneko disko bat argitaratzen denean, askotan uste izaten da taldeak parentesi bat egin nahi izaten duela bere ibilbidean. Orain berriz, disko berria daukazue eskuartean. Zuzeneko diskoarekin parentesi bat egin eta gero aurrera jarraitu duzue Hamaika gara lanarekin?
Parentesia baino, atzean egindakoari errepaso bat izan zen. Lehen, agian, taldeek beraien ibilbidea zuzeneko batekin ixten zuten, baina guri indar gehiago hartzeko balio izan digu. Baliteke ziklo berri bat hastea.


Diskoa eskuratu eta datorkidan lehen ideia, musika eta letrak entzun gabe, talde lana edo talde izpiritua da. Ez diseinuarengatik bakarrik, baita tituluarengatik ere.
Disko bat hasieratik bukaeraraino talde lana da.Talde honetan bakoitzak bere zeregina dauka, inurrien moduan aritzen gara eta lana banatzen dugu edo saiatzen gara. Konposaketaz taldeko hiru pertsona arduratzen dira, letretaz beste bi, produkzioaz bat, ekonomiaz beste bat, merchandaising-az beste bat eta abar. Izenburuarekin familia bat bezala garela esan nahi dugu. Gainera, familia honetan kanpoko jendea ere atxiki nahi dugu: gure musika zaleak eta gure pentsaeratik gertu daudenak.


Disko berria itxaropenez beteta dagoela esan duzue eta bakea bezalako terminoak asko errepikatzen dira. Irailaren 11n gertatutakoaren ondorioei buruzko gogoeta ere egiten duzue Hamaika kantuan. Zer da transmititu nahi duzuena?
Alde batetik, itxaropena gure herriak bizi duen prozesuaren aurrean, bestetik salaketa hainbeste arazoren aurrean: Hamaika (komunikabideak eta berriak emateko modua), Gazteriaren Oihua (gazteak eta errepresioa), Txikia naiz (bidegabekeria ahulen kontra) edota Un Poble Viu (elkartasuna Paisos Catalansekin) bezalako kantuekin. Gehien errepikatzen diren hitzak
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.