entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2013-02-04

Barricada Bizi berri bat

Boni, Ibi eta Alfredo. Argazkia: Sagardantza. Boni, Ibi eta Alfredo. Argazkia: Sagardantza.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Aguardiente abestia.
Lotura erlazionatuak
Zale guztiak lur jota edo aho bete hortz (kasuaren arabera) utzi zituen El Drogasen eta Barricadaren arteko dibortzioak. Hemendik aurrera, ezer ez da berdina izanen, baina harriak ez dio jiratzeari utzi eta, antza, goroldioa ere ez zaio itsatsiko.

Denbora tarte honetan, Enrique Villarrealek Txarrena izena alboratu eta El Drogas proiektuari bide eman dio (egunotan disko berria prestatzen ari da) eta Barricadak bi disko argitaratu ditu, biak ala biak 2012an: Flechas cardinales lan luzea (lehendabizikoa El Drogas gabe) eta Bide luzea dugu egiteko/Quedan caminos por recorrer (Antsoainen irailaren 27 eta 28an zuzenean grabatua eta urte bukaeran argia ikusi zuena).
Alfredo, Boni eta Ibirekin elkartu gara El Sotano estudioetan. Solasaldi atsegina izan dugu haiekin.


Nola heldu diozue El Drogas gabeko etapa berri honi?
Alfredo (A): Bueno, hainbatetan aipatu izan dugu: bizitzak buelta asko ematen ditu, sorpresak ematen dizkizu, eta horiei aurpegi eman eta aurrera egitea beste erremediorik ez dago. Abestiak egitera ohituta gaude, etengabe lanean aritzea gustatzen zaigu, ze gero holako zerbait gertatzen zaizu eta lana egina dagoela harrapatzen zaitu. Zorionez, gogoz geundela gertatu zen hau. Pentsatu genuen urte asko generamatzala istorio honetan eta oraindik gauza asko genituela esateko eta ilusioa eta gogoak zeudela. Eta taldearekin eta abestiekin aurrera segitu genuen.

Barricada oso momentu gozoa bizitzen ari zen haustura gertatu zenean...
A: Bai. Egia esateko, Barricadaren historia beti izan da gorabeheratsua, bueno, edozein rock talderena. Izan ere, urte askotan rock talde batean egon nahi duena edo horretarako prestatzen da edo zuzenean asmo hori zapuztuko zaio. Orduan, bai, momentu gozoan geundela etorri zen. Urte batzuetatik hona zetorren bolada ona, La Ara
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.