entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Maider Lacalle 2009-07-11

CLEM SNIDE

Clem Snide itzuli da. Clem Snide itzuli da.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Israelen jaioa, New Jersey-n hazia eta orain dela bost urte Nashvillen kokatutako Eef Barzelay dugu Clem Snideko abeslaria eta sortzaile nagusienetarikoa. 1991n eratutako taldea, zeinak Jason Glasser, Pete Fitzpatrick eta azken honen lehengusua den Brendan Fitzpatrick kide izan dituen, gorabehera handiak jasan ditu bere hamarkada baino historia luzeagoan. 2001. urtean kaleratutako Moment in the Sun abestia NBC telebista kate amerikarrak emititu ohi zuen Ed saioko sarrera kanta izan zen eta AEBetik kanpo entzuteko aukera ere izan genuen. Musika uztear zegoelako zurrumurruak eta gero, otsailaren 24an plazaratu du Clem Snidek bere azken diskoa, Hungry Bird. Barzelayk bizitza irakurketak egiten ditu bere abestietan country, rock eta jazza biltzen dituen nahasketa eklektiko batetan.

Udaberrian Kontinente Zaharrean izango dugun Clem Snidek Entzun!-i eskainitako elkarrizketa esklusibo batean, AC/DCk bere bizitzan izan duen eragina eta XXI. mendeko musikarien erronka handien inguruan izan da mintzagai.

Zure izen artistikoa, Clem Snide alegia, William Burroughs idazle amerikarraren eleberrietako pertsonaia da. Haren lanaren jarraitzailea al zara?
Izen hori oso gaztea nintzenean aukeratu nuen. Orduan oso gertutik jarraitzen nuen beatnick mugimendu ero hori. Taldeari izen hori ematea pentsatu nuenean ez nizkion buelta gehiegi eman, honen doinua eta letren konbinazioa gustatu zitzaidan. Inoiz ez nuen imajinatuko egunen batean hau Bilboko kazetari bati esplikatuko nionik, hori ziur!

Zein izan zen zure musikarekiko lehen kontaktua?
1983an AC/DCk kaleratutako Back in Black diskoak rock and rollean aritzera bultzatu ninduen.

Zein izan da zure orain arteko lorpen adierazgarriena?
Industria honetan bizirik irauteaz harro nago eta album onak egin ditudala uste dut. Dena den, nahiago dut etorkizunera begira egotea. Esanak esan, bi ume ere baditut!

Tel Aviven, Israelen, jaioa zarelarik, arazorik sortu al du horrek artista izaterako orduan?
Ez. New Jersey-n hazi nintzen eta ez dut Israelekiko konexio handirik. Diasporako judutar bat naiz, inoiz inongoa sentitu ez dena; ez guztiz amerikarra eta ezta guztiz israeldarra ere. Artista batentzat hori dela hoberena uste dut.

Hungry Bird, zure azken diskoa, otsailaren 24an plazaratu duzu. Nola deskribatuko zenuke lana zure beste albumekin alderatuta?
Hungry Bird oso zaila izan zen ni eta nire taldearentzat; urte batzuetan zehar banatuta egon ginen. Albuma epikoa eta handia izan zedin nahi nuen, Dark Side of the Moon [Pink Floyd, 1973] edo In the Aeroplane Over the Sea [Neutral Milk Hotel, 1998] bezala. Diskoa umeentzako musikaz beteta izatea nahi genuen, baina apokalipsiaren ondoreneko kutsuarekin.

Zeintzuk izan dira zure musikan gehien eragin duten artistek?
Abestiak idazten hasi nintzenean Hank Williams, Neil Young, Daniel Johnston eta Tom Waitsengan aurkitu nuen inspirazioa.

Zeintzuk dira etorkizunerako bistan dituzun proiektuak?
Album berri bat egiten hastea gustatuko litzaidake; abesti berri asko ditut. Horretaz gain, ez dut plan espezifiko handirik.

Zer esango zenuke dela erronka handiena XXI. mendeko musikariarentzat?
Ez dut uste orain desberdina denik. Zure ama eta neskalaguna hunkitzeaz gain beste jendea ere hunkitzen duen musika egiten baduzu eta urte bat edo biren bitartean ezeren truke lan egiteko prest bazaude, musikan aritzeko aukerak izango dituzu. Irekia izaten saiatzen naiz, idazten eta tourrak egiten jarraitzen dut baina inoiz ez dakizu; batzutan goi-goian zaude eta beste batzutan, berriz, behean.

Publikoak abestiak internetetik doan jaisteko aukera izan beharko lukeela uste duzu, egun egiten den bezala?
Uste dut musika internetetik jaisteak disko konpainiei batez ere egiten diela kalte. Musikariak, hori dela eta, tourrak egitera behartuta gaude, hori baita dirua egiteko daukagun era bakarra
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.