entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
2011-05-09

DAR Punk oldarraldia garai ilunetarako

DAR taldea. DAR taldea.
Lotura erlazionatuak
Bizkaiko Dale Ke Aun Respira (DAR) taldeak Unas pokas monedas (MusikHerria) estreinako diskoa argitaratu zuen duela hilabete gutxi batzuk. Lan honetara, zortzi kantu berri, lehen maketako lau abesti (bonus track gisa), jota bat eta bideoklip bat bildu dituzte.

Punka oinarri hartuta, rock kaletarraren gitarra marrazkiak, perkusioen berotasuna, bi ahots (neskarena bat, mutilarena bestea) eta beste mila gauza nahasten dituzte. Hitzei dagokienez berriz, kritika soziala, euskal gatazka politikoa, etxebizitza, kutsadura... dituzte mintzagai. Entzunek! haiengana jo du taldeari buruz gehiago jakin nahian.


Noiz eta nola sortu zenuten DAR taldea?
2006-2007 urteak bitartean Patada en la Papada eta Oi!Kobras musika taldeak desegin ziren (gaur egun Patada en la Papadakoek eszenatokietan jarraitzen dute). Gauzak horrela, bi taldeetako hainbat kide elkartu eta proiektu berri bat jarri genuen martxan Dale ke Aun Respira. Baina beste gitarra baten falta sumaturik bilaka jarri eta Iker aurkitu genuen. Beraz momentuan taldea Fede (ahotsa), Aitor (gitarra), Iker (gitarra), Ibai (baxua), Alex (bateria) eta bostok osatu genuen. Baina taldeak egitura honekin oso gutxi iraun zuen, izan ere, Alex alde egin behar izan zuen beste proiektu batzuk abian jartzeko. Ondorioz Natali (Ovarios Varios eta Okupando Rom@) gurekin ibili zen entseatzen fabore gisa Llagu topatu arte. Beraz, bateria berriarekin taldea finkatu eta 4 abestiz osaturiko lehenengo maketa kaleratu genuen.
2008ko udan, Aitorrek denboraldi labur batez taldea uzteko erabakia hartu zuen eta Llagu taldea utzi zuen beste proiektu batzuetan murgiltzeko. Ondoren Aitor bueltan zelarik, Natalyrekin jarri ginen berriz kontaktuan bigarren ahotsean eta perkusioan aritzeko. Eta bateriari dagokionez, bilaka ibili ostean Andoni (kosetxa Propia) topatu genuen 2008ko amaiera aldean.
Beraz gaur egun, Dale ke Aun Respira taldea gara: Aitor (gitarra eta koruak), Ibai (baxua eta koruak), Iker (gitarra eta koruak), Andoni (bateria), Nataly (ahotsa eta perkusioa) eta Fede (ahotsa).



MusikHerriaren babespean argitaratu duzue diskoa. Zer nolako esperientzia izan da MusikHerriarekin lan egitea?
Esperientzia polita ari da izaten. Alde batetik, herri diskoetxe bat dalako. Hemen gauden talde guztiak erabaki askotan (guztietan ez esategatik) hartzen dugu parte. Guztiok elkar laguntzen dugu. Adibidez, ateratzen diren kontzertuetan saiatzen gara MusikHerriako taldeak sartzea, web gunean taldeen informazioa dago, kontzertuak (diskoak deskargatzeko aukera ze copylefta da gure ikurra ). Bestetik, libreak gara
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.