entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Txabi Fun-tsak 2007-06-09

ELKANO BROWNING CREAM groove ibiltaria

Groove trio! Groove trio!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Elkano Browning Cream (EBC) Mikel Azpiroz musikari nekaezinaren proiektu berria da. Mikelek hainbat musika egitasmotan kolaboratu du, esaterako, Javi Pez edota Matt Harding-ekin. Azken honekin hain zuzen ere (eta baita Franck Mantegarirekin ere), groovez eta espeziaz beteriko disko hau grabatu du, arrazoi askorengatik oso berezia dena.

Oso disko berezia dela diogu, diskoaren beraren inguruko zirkunstantziak direla eta. Esaterako, grabazioa, herrialde desberdinetan egindakoa da biran zeundeten bitartean: road-record bat! Zer nolako esperientzia izan da? Tokian tokiko inguruneak baldintzatu du nolabait edo oso garbi zeneukan dena?
Egia da alde horretatik disko berezia dela, normalean grabaketak estudio finko batean egiten dira, elkartu, grabatu eta kito. Gaur egun teknologiak eskaintzen duen aukerarekin beste modu batera lan egin daiteke, orain urte batzuk pentsaezina zen erara, eta hori da guk egin duguna. Estudio mugikor bat konfiguratuta dugu eta kontzertuak ematen ari ginela, tarteetan geratzen zitzaigun denbora grabatzeko aprobetxatzen genuen, estudio hau erabiliz. Estudioa, azken finean, ordenadore bat, mikro on batzuk, prebio on batzuk, eta bakoitzaren arteak osatzen dute. Kontzertuz kontzertu gabiltzanean denbora guztia elkarrekin pasatzen dugu, eta hau aukera ona da grabazioak egiteko. Gainera, musikalki ere, freskoagoak egoten gara zuzenean jotzen ari garenean. Batez ere Txinan eta AEBetan grabatu genuen, eta baliteke lekuak eta testuinguruak eragina izatea. Lanean ari ginen bitartean ez nintzen honetaz konturatzen, baina orain emaitza entzuten dudanean, eragin bat ikusten dut.


Banda bi musikari bikainek osatzen dute: Matt Harding (The Matt Harding Project) eta Franck Mantegari (Alpha Blondie, Saint Germain, Massive Attack). Haiekin harreman eta istorio berezia daukazu
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.