entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
MAKALA 2004-06-05

ERTZ JAIALDIA bost urtez soinuen muturrean

Jaialdiaren antolatzailea Jaialdiaren antolatzailea

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Berako Ertz jaialdiak bosgarren urtea bete du aurten. Urte hauetan guztietan egindako lanaren emaitza nabaritzen da aurtengo egitarauan, maila handikoa baita. Mota honetako musika zaletuen artean jaialdiak harrera bikaina jaso du eta jada ezaguna da ez bakarrik Euskal Herrian baizik eta nazioartean ere. Ekainaren 4 eta 5ean burutuko da aurtengo edizioa, beti bezala Berako kultur etxean. Jaialdiari buruz mintzatzeko Xabier Erkizia antolatzailearengana jo dugu.


Nola sortu zen ekimen hau aurrera eramateko ideia? Nola izan ziren Ertz egitasmoaren lehen pausuak?

Ertz urtetako lanaren emaitza gisako bat dela erran daiteke. Bera bezalako herri ttiki batean, eta oraindik, egia erran, argi ez ditugun arrazoiengatik, musika hagitz modu berezian bizi izan da. Talde eta musikari kopuru aipagarria dago, eta orokorrean gehienak batzen dituen ezaugarrietako bat kuriositate eta jakin-mina da, gauza berriak entzun, probatu eta lantzeko jakin-mina. Hortaz, dagoeneko ia orain dela bost urte, alde batetik, denen jakin-min hori asetzeko modu berriak probatzeko intentzioarekin eta bertzaldetik, kolektibotasunaren inguruan lehen pausuak emateko ahalegin bezala sortu zen Ertz. Urtean zehar musika eta arte esperimentalei eskainitako programa bat antolatzen dugu, horren barruan ekainean egin ohi izan dugun jaialdia, eta herriko artisten arteko kolaborazio lanak sortzen saiatzen gara.

Darabilzuen eslogana
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.