entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2016-05-26

Belako Gure sorkuntzaren oinarrian musikarekiko pasioa dago

'Hamen' disko berriaren bira oparoan murgilduta dago Mungiako taldea

Belako taldearen promo argazkia. Belako taldearen promo argazkia.
Lotura erlazionatuak
Hamen (Belako Records/Mushroom Pillow) disko berria aurkeztu dute berriki Mungiakoek, eta harrera ezin hobea izan dute bai kritika zein publikoaren aldetik. Euskal Herrian ez ezik, Estatu espainiarrean ere zale multzoa badute eta aurten hainbat jaialdi erraldoietan izango dira, tartean BBK Live jaialdia. Gazteak bai, ez ordea esperientzia gabekoak.
Hainbeste paternalismori muzin egin eta Belako Records zigilu autogestionatua sortu dute, beraien sorkuntza lana babesteko eta kanpoko esku hartzeak saihesteko. Lander Zalakain, Belakoren bateria-joleak erantzun ditu gure galderak.


90.hamarkadako musika, noisea eta post-punka duzue oinarri. Nirvana, Pixies edota SonicYouth bezalako taldeen eragina duzue.
Bai, hori da gure alde amerikarra eta, baita ere, Atlantikoaren alde honetan, Ingalaterrako Joy Division edota The Cure taldeak. Horren nahasketa da Belako. Txikitan, etxean gurasoek entzuten zuten musika da. Gure gurasoek transmititu digute musikarekiko maitasuna eta miresmena, adibidez, nire ama Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren biolin-jolea izan da. Baina Belako ez da bakarrik noisea edota post-punka. Elektronika edota musika klasikoa ere oso gustukoa dugu Horren nahasketa gara baina, batez ere, gure sorkuntzaren oinarrian musikarekiko pasioa dago.

Badirudi, berriz ere itzuli dela musika mota hori, bi hamarkadetako isilunea eta gero.
Egun badago tendentzia antzinako gauzetara itzultzeko, vintage-a esaten dena. Musikan berdin gertatu da, noisea eta post-punkarekin baina, baita ere, funkyarekin. Bueltatu dira eta nik uste dut hori seinale ona dela, egun musika ona egiten denaren seinalea. Gu ez gara puristak, ez dugu 90. hamarkadako noisea egiten. Egun musika ona eta asko dago, eta guk ere hortik edaten dugu, adibidez, musika elektronikoaren zenbait artisten eragina dugu.

Hamen: hemen eta une honetan Belako?
Bai, hemen gaude! Eta horrek "H" gabe "Amen" esan nahi du, abestiren bat baduelako horrelako ukitu eklesiastikoa. Horrekin jolasten dugu.

Belako Records diskoetxe autogestionatua sortu duzue. Prozesu osoa kontrolatzea garrantzitsua da zuentzat eta egiteko modu batzuk lehenestea?
Bereziki kapritxosoak gara. Gure musika, gure seme-alaba bailitzan ulertzen dugu eta, horrela izanda, ezin duzu zure seme-alaba edozeinen esku utzi. Produktua guztiz gurea izateko, bide bakarra gure diskoetxe propioa sortzea zen. Gu gara ekoizleak, Josu Billelabeitia gure gitarra-jolea da diskoen ekoizle nagusia, gu gara soinua edota estiloa zein den erabakitzen dugunak Azken garaiotan konturatu gara taldearen inguruan egon direla txorimalo asko bere iritzia ematen edota inposatzen. Egun, diskoetxe batekin baduzu kontratu bat, nahi dutena egin dezake zure musikarekin. Horregatik, artistikoki gure diskoetxe propioa izatea garrantzitsua zen guretzat. Guk ez dugu enpresa egiturarik, ez dakigu banaketaz edo beste kontu batzuez. Baina erabakita dugu, beste diskoetxe batekin akordioetara helduz gero, koprodukzioa izango dela beti, Belako Records-ekin batera. Adibidez, Hamen diskoa Mushroom Pillowekin batera kaleratu dugu. Gure eskubideak defendatzeko eta alde artistikoa babesteko Belako Records dago eta Mushroom Pillowek diskoak banatzeko eta estatutik kanpo mugitzeko egitura ematen digu.

Azken garaiotan konturatu gara taldearen inguruan egon direla txorimalo asko bere iritzia ematen edota inposatzen. Egun, diskoetxe batekin baduzu kontratu bat, nahi dutena egin dezake zure musikarekin. Horregatik, artistikoki gure diskoetxe propioa izatea garrantzitsua zen

Egiteko moduak garrantzitsuak dira zuentzat Adibidez, bi single aurreratu dituzue diskoa argitaratu aurretik eta horrek nolabaiteko jakin mina piztu du, ezta?
Diskoak 12 abesti ditu eta hala egitea nahi izan dugu, single modura aurreratu. Belako Records-i esker guk erabakitzen dugunez, munduko gauzarik onena iruditu zaigu hala egitea. Hirugarren batek ez du erabakiko gugatik. Lan handia da, baina gerora poza ere handiagoa da. Pertsonalagoa da guztia. Berriak gara mundu honetan, baina hainbat kolpe jasan ditugu diskoetxe eta hauen kontratuen aldetik, eta orain badakigu zer nahi dugun. Egia da gure managerrak eta familiakoek asko lagundu digutela hortik ateratzen baina, orain, gure diskoetxe propioarekin inoiz baino indartsuago gatoz.

Euskal Herrian ez ezik, badirudi Estatuan ere publiko zehatza baduzuela...
Gero eta gehiago. Gure asmoa Euskal Herrian jotzea da, baina plaza gehienak egin eta gero, kanpora ateratzea nahi genuen baita ere. Bi urte eman ditugu horrela, eta orain hurrengo erronka guretzat estatutik kanpo ateratzea da. Beste herri, kultura eta musika taldeak ezagutzea eta ikastea. Londres, Lisboa, Glasgow, Edinburgo eta gero, Atlantikoa zeharkatu eta AEB eta Mexikora joateko asmoa dugu.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.