entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Imanol Ubeda 2013-03-18

Haritz Harreguy Hamar urteko etenaldiaren ondoren, zuzenekoetara itzuli da Sen taldea

'Izarrak berri' bideoa hemen ikusi!

Haritz Harreguy. Haritz Harreguy.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gogotsu, baina urduri. Horrela sumatu dugu Haritz Harreguy, Sen taldeko gitarra-jolea. Bi disko plazaratu eta hainbat kontzertu eskaini ondoren, taldearen martxa eten egin zen. Hamar urteren ondoren, zuzeneko batzuk emateko asmoz elkartu dira. Kantu berri bat grabatu dute eta lehen kontzertua joan den larunbatetan eskaini zuten Usurbilgo gaztetxean.


Itzulera iragarri duzuen honetan, lehen emanaldia Usurbilgo gaztetxean eskainiko duzue, larunbat honetan.

Gazte Danbadan aritzekoak gara, eta hara joan aurretik pentsatu genuen errodaje bezala kontzerturen bat egitea. Eta gaztetxean izango da eskaini dugun lehena.

Beste musikari asko bezala, gaztetxeetan hasitakoa zara. Zure herrian bertan orain gaztetxe bat edukitzea pozgarria izango da zuretzat, ezta?
Indar handia eman dio herriari. Orain dela bi-hiru urte jendea lokaletan zegoen. Nik bi ume ditut eta, nire artean, herriarentzat zer daukagu hemen? Baina gazte mugimendu hau piztu da eta fundamentu handia dute. Erraustegiaren asuntuarekin hasi ziren, Itaya taldea sortu zuten ondoren eta orain niretzat luxu bat da horrelako gaztetxe bat edukitzea herrian.

Beste herrietako gaztetxeen mugimendua ezagutzen duzu. Baina hemen, martxan jarri zenetik, eskaintza zabala ari dira egiten, ezta?
Eta nola ireki den herrira gainera. Lontxo Zubiria hor dabil erraldoiekin. Festetan ibiltzen gara erraldoiekin dantzan eta gaztetxera joaten gara. Gu goian erraldoiekin umeei dantzak erakusten, eta behean afrikar dantza ikastaroa egiten. Jaboia egiteko ikastaroan ere, kotxe pilo bat zegoen gaztetxearen kanpoaldean. Mugimendu handia dago, bai.

"Gaztetxeak indar handia eman dio herriari. Orain dela bi-hiru urte jendea lokaletan zegoen (...) Baina gazte mugimendu hau piztu da eta fundamentu handia dute"

Gaztetxea bultzatzeko modu bat ere bada Senen lehen kontzertua bertan eskaintzea, ala ez?
Hori hala bada, ba ni pozik. Nik ahal badut, ahalik eta gehien lagunduko diet. Ilusionatuta daudela dirudi.

Zuen kantuak oharkabean igaro ez ziren seinale.
Aurreko batean, gazte talde bat etorri zitzaidan, kontzertu bat Senen abesti batekin amaitu zutela esanez. Bere garaian, hori pentsaezina iruditzen zitzaidan.

Nola suertatu zen itzulerarena?
Urtarrilean edo erabaki genuen. Baina ez dugu ezer planifikatu. Oraingoz bi emanaldi ditugu, larunbatekoa Usurbilen eta Gazte Danbadakoa Aste Santuan. Hortik aurrera ikusiko dugu. Ea ze panorama topatzen dugun eta jendeak nola erantzuten duen. Jendeak eskatzen badu, ba aurrera. Baina epe jakin bat izango da.

Entseatzen zabiltzate egunotan. Zer nolako sentsazioak?
Onak. Astean bitan ari gara entseatzen. Ondo joatea nahi dugu baina dena martxan jartzeak lan handia eskatzen du.

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Hurrengo hitzordua Urdu

Hamar urtez agertokietatik kanpo egon ondoren, taula gainera itzuli da Sen taldea. Eta garai berriko lehen kontzertua Usurbilgo gaztetxean eskaini dute jada. Hurrengo emanaldia Gazte Danbada jaialdian izango da, Arabako Urdu

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.